Sustatu logoa Teknologia albisteak

Twitterren bilaketa emaitzak Bing eta Googlen azalduko dira

Sustatu
2009-10-22 10:10

Twuitter eta Facebook-eko bilaketa emaitzak integratuko dituztela Bing-en, horixe iragarri zuen Microsotek. Iragarpenetik, ematen zuen integrazio inmediatoa zela, baina gaur ez dugu ezer igarri edo ikusi. Bing-eko blogean bertan azalpen batzuk.

Twiterri, ordainduta omen da. Facebookekoa, suposatzen da ezetz, Microsoft akzionista baita sare sozial handi horretan.

Eta albiste hori izan eta ordu batzuetara, Googleren iragarpena Twitter emaitzak integratuko dituztela bilaketetan. Kasu honetan ere, Twitterri ordainduta. FBren aipamenik ez iragarpen honetan. Googleren ere gaur ez dugu ikusten aldaketarik.

Twitterrek aurkitu du bere negozio eredua: Bilaketa zerbitzua saldu atari handiei.

Iragarki makina bat bihurtu aurretik, horixe zen Googlek aurkitu zuen lehen negozio eredua: Yahoori saldu bere bilaketa zerbitzua. Garatzeko dirua lortzeaz gain, bere marka propioa indartu zuen Googlek, eta Yahoo fagozitatu zuen bide batez.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu