Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Bai" bada, sakatu "Ez"

Goio Arana
2009-10-26 09:10

Modu aldrebesa dute gero ordenadore programa batzuk azalpenak emateko! Ubuntu sistema eragilearen euskarazko ondorengo ohar-leihoak, adibidez, "Bai" eta "Ez" hitzen eta ikurren esanahien artean nahasten dela erakusten du.

Beste hainbeste gertatzen da hurrengo menu-barraren euskarazko itzulpenarekin.


Argazkiak.org | txiki-handi WTF! © cc-by-sa: sukram

Antza denez, euskarazko bertsioa egokitzeko debalde lanean ari diren programatzaile eta itzultzaileak "Txikiagotu" eta "Handiagotu" kontzeptuak eskolan azaldu zituzten egunean piper eginda zeuden :-(

Beno, ;-) esan nahi dut.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu