"Arte" eta "-raino" eztabaidagai 2tzuL blogean
2009-10-21 17:10
Gerta ote liteke etxeraino joatea eta "etxera arte" ez konturatzea giltzak beste nonbait ditugula? Ibil ote liteke norbait "haginetara arte armaturik", ala "haginetaraino armaturik" esaten ote da? Halako kontuei buruz mintzo da Patxi Petrirena EIZIEren 2tzuL blogean idatzi duen "Arte" eta "-raino" txostenean.
Beste zalantza pare bat:
- Denda batean deskontuak "% 30 artekoak" direla ala "% 30erainokoak" direla esaten ote da?
- Kontraesanik ba ote dago zerbait "bukaeraraino" eramatearen eta "bukaerara arte" ez etsitzearen artean, adibidez?
Zenbait erantzun eman ditu Patxi Petrirenak, eta galdera gehiago egin ere bai, iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Erantzunak kargatzen...