Orain dela 25 urte, TV3 -kataluniako kate publikoa- Valentzian emititzen hasi zen. 2007ko urtarrilean, lau kate katalanen seinalea ematen duen "Acció Cultural del País Valencià"-ren errepikagailu-sarea isten hasi ziren. Valentziar komunitateko gobernua da jazarpen honen bultzatzaile nagusia.
Auzia aspalditik dator. Lehenik eta behin esan beharra dago kate katalanek valentzian duten audientzia oso garrantzitsua dela. Izan ere, usteak uste, asko dira valentzian kataluniar kultura eta hizkuntzaren parte sentitzen direnak. Alta, valentziera katalanaren dialektoa dela, eta ez hizkuntza bakartua, munduko unibertsitate guztietan erabat onartu dago.
Bi urte hauetan, Kataluniako gobernuak behin eta berriro erakutsi du Canal 9 eta TV3ko emisioen arteko elkarrekikotasun-akordioa lortzeko borondatea, baina Valentziako gobernuak ez du horrelakorik sinatu, are gehiago, hiru errepikagailu itxi ditu eta beste horrenbeste isun ezarri "Acció Cultural del País Valencià"-ri.
Arazoa ez da teknologikoa politikoa baino, Valentziako Generalitateak bi multiplex dituelako, emate-askeko araubidean LTDko hamar telebista kate suposatzen dituztenak. Kate hauetatik, lauzpabost libre ditu. Hauek balia litezke CCMAren kateak -kataluniako kateen elkartea- emateko.
CCMA Korporazioaren kateak Valentzian berriz ikus ahal daitezen Herri Ekimen Legegilea (HEL) abiatu da, sinadura bilketaren bidez lege bat onartzea lortzeko ekimen herritarra. Lege-egitasmoa Espainiako Kongresuko Mahaian aurkezten da, egitasmoa bultzatzen duten ospe handiko hainbat pertsonaren babesarekin. Une honetatik hasita bederatzi hilabetetako epea dago Espainiar estatuan gutxienez baliozko 500.000 sinadura biltzeko.
Erantzun
Sartu