Ostegun honetan emango dio hasiera aurtengo Sustraiez blai Jaialdiak bere bederatzigarren edizioari Beasaingo film emanaldiarekin. Ondoren, azaroaren 6an, antzezlan berezi bat eskainiko da Ordiziko plazan eta bukatzeko, musika-jaialdi nagusia, azaroaren 7an, Tomasito, Color Humano eta Akats taldeen eskutik.
Hona hemen, banan-bana, zehatzago:
Urriaren 29an, osteguna Gaueko 21:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian: CHECKPOINT ROCK, Canciones desde Palestina filmaren emanaldia. Sarrera: 3,5
Azaroaren 6an, ostirala Arratsaldeko 20:00etan Ordiziako herriko enparantzan, Azeriaren fabula antzezlana euskaraz Los titiriteros de Binéfar taldearen eskutik. Sarrera doan.
Azaroaren 7an, larunbata 21.00etan, Zaldibiako Herri Antzokian, Munduko Musika Jaialdi Nagusia.
Honakoek hartuko dute parte jaialdian:
Akatz edo Untxien Irla (hala deitzen diote batzuek) San Juan de Gaztelugatxeren alboan dagoen irla txiki bat da. Akatz taldea, berriz, Bilbokoa da, kideak bertan bizi dira eta, baina sortu Bakion sortu zen, 1992. urteko neguan. Garai hartan taldea osatzen zutenak Bakioko udatiarrak ziren. Sei lagun elkartu eta musika-tresna batzuk erosi zituzten. Hasieratik izan zuten familiaren laguntza eta esaterako, Oliver Munilla tronpeta-jolearen familiak tresna eta gailu batzuk bazituenez, talde moduan funtzionatzen hasi ziren. Bakion asko entzuten omen zen jamaikar musika, eta bereziki Potato taldearen musika, honen bideari jarraituz hasi zen Akatz taldea ere. Sei pertsonak osatu zuten hasierako taldea, baina berehala pasa ziren gehiago izatera. Beti bederatzi eta hamabiko tartean ibili izan dira eta guztira, hogeita zazpi edo hogeita zortzi kide inguru izan ditu taldeak bere historian zehar. Gutxi batzuk hasieratik daude: bat aipatzearren, Unai Quecedo (Bita), taldeak duen abeslari nagusia.
Jada zazpi urte igaro dira TOMASITOk bere azken diskoa kaleratu zuenetik, baina, zorionez, Nuevos Medios diskoetxera iritsi da bere lanik osatuena eta pertsonalarekin: Y de lo mío ¿qué?. TOMASITO eskean hasten da, izenburutik bertatik, bere aldetik duen guztia eskaintzearekin batera. TOMASITOren jarduera harrigarria da. Rock flamenko talde zoragarriarekin aritzen da eta kolaborazioak egiten ditu hainbat jazz talderekin, besteak beste, Wynton Marsalis, Chano Domínguez eta Jorge Pardorekin. New Yorken zela, The New York Times egunkariak aitortu egin zuen harrituta utzi zuela Tomasek erakutsitako trebetasun adierazkor eta umore paregabeak. Sevilla, Dakar (Senegal), Bartzelona, Kanada, Gasteiz, Mont de Marsan bisitatu ditu, besteak beste. Beraz, kosmopolita dela esatea ez da, inondik inora, neurriz kanpokoa.
1994an sortu zen COLOR HUMANO taldea, Parisen. 1995ean egin zuen taldeak bere lehen bira Katalunian zehar eta bertan gelditzea erabaki zuen. 1994tik 2003ra 1000 kontzertu inguru eman zituen (Espainian eta Europako beste herrialde batzuetan, baita Mexikon ere). 2003an taldearen geldialdia etorriko da eta 2009ra arte kide bakoitzak egitasmo desberdinei helduko die (El Kapel, 08001, Black Baudelaire, Nour eta beste asko). 2010erako disko berria prestatzen ari dira.
Posta elektroniko bidez: sustraiezblai@hotmail.com
Doako autobusak egongo dira jaialdira joateko.
Informazio gehiago: sustraiezblai.org
Antolatzaileek bideoa ere osatu dute aurtengo jaialdian egongo diren taldeak iragartzeko.