Sustatu logoa Teknologia albisteak

We Are Standard bizkaitarrak Europako talde onena izateko hautagai MTV-n

Sustatu
2009-10-21 19:10

Getxoko We are Standard dance-rock taldea MTV telebista kateak antolatutako lehiaketako irabazle izan da Espainian, Fangoria, Macaco, Nena Daconte eta Russian Red taldeak gailenduz. Datorren azaroaren 5ean beste 21 talderekin lehiatuko da Berlinen, MTVk Europako artista onena izendatuko duen lehiaketan.

Bi album egin dituzte orain arte: 3.000 V 40.000 W eta We Are Standard (Mushroom Pillow). Bigarren honetako The last time lana bideoklip onena izendatu zuten UFI Musika Independientearen lehen edizioan.

MTVk Europako talde onena izendatuko balu, ez litzateke lehen saria izango, baina nazioartean indar handiz emango luke ezagutzera. Ekitaldian Foo Fighters, Shakira, Green Day, Leona Lewis eta Tokio Hotel talde ospetsuak izango dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu