Soitu.es ataria itxi berri dute gaur eguerdian. Duela bi urte 40 pertsonako plantila jarri zuen lanean BBVAren inbertsio baten ondorioz. Guimersindo Lafuente Elmundo.es atariaren arduradun izandakoa da proiektuaren akziodun handiena.
Interneten negozio egitea posible zela aldarrikatu zuen Guimersindok 2007an, Soitu.es martxan jarri zuenean.
El que diga que en Internet no se puede hacer dinero no sabe de qué habla. Esto funciona. Además, aquí la productividad de cada empleado es mucho mayor que en el papel, cuya parte industrial anticuada es muy cara, explica.
Beharbada, dirua egiteko modua izan da hasieran BBVAren inbertsioa ziurtatzea. Banku haren babesak edo diru-poltsak edo gehiago inbertitzeko gogoak iraun duen bitartean, ibili da, baina badirudi bankoak iturria itxi duela.
Hain zuzen ere, pasa den astean agertu zen Soitu.es atariko Guimersindo Lafuente Nickdutnik saioan.
Soitu.es-en bertan ikusi dugu agurra, eta bertan iragarri dute arratsaldeko 5etan Utoi bidez galderak erantzungo dituztela.
Erantzun
Sartu