
Asel Luzarraga idazle eta blogari euskalduna atxilotu dute Txilen terrorismoaz akusatua. Kargu zehatzak ez zaizkio leporatu, baina epaileak urtarrilaren 6a arte luzatu du behin-behineko atxiloketa epea. 2008ko abendutik Txilen bizi zen Luzarraga, itzultzaile gisa legalki lanean. Kontrainformazioko gune txiletar honetan, berriz, montajea salatu dute.
Goibel aurreikusten du 2010 urtea Antton Perez Calleja ekonomialariak urte bukaerako bere ohiko koiuntura analisian .
En relacion a las previsiones de 2010, conviene desvanecer el espejismo interesado de que la economia esta mejorando. Es falso.
Zarauztarraren ustetan, kontsumoak ahul jarraituko du 2010ean, inbertsioek lurra joko dute eta langabeziak goraka egingo du. Krisian jarraituko dugu hasi berri den urtean.
Bazirudien 2010. urte hau hasi arte ez zela iritsiko 50.000 artikulura, baina azkenean sorpresa eman zuen wikipediak eta herenegun, abenduak 30 lortu zuen Theklan-en Errinozero artikuluarekin.
XXI. mendeko teknologia berriekin, ez da amaren semerik sinistuko duenik umeak Paristik ekartzen dituela zikoinak. Horren aurrean, XXI. mendera egokitutako testua hedatzen hasi da sarean, eta euskaraz ere egon dadin, euskaratuta hona ekarri dugu.
Heriotzaren inguruan hezkuntzan, kalean, jendartean, egunerokotasunean dugun hutsune handi eta beltz hori gutxitu eta kolorez margozteko helburuz hasi dugu Heriotza lantzen blog berria.
Atzo hil zen Ivan Zulueta zine zuzendari donostiarra. Lan aipagarri bategatik da ezaguna batik bat, Arrebato, 1979ko kultuzko filma. Horra pasarte bat.
Duela gutxi ezagutu nuen aldameneko zulo horren argazkia. Gipuzkoako Foru Aldundiak askatutako Guregipuzkoako argazki fondoan sekulako piezak daude, eta Eibarren, Oier Gorosabel blogaria ari da horietako batzuk komentatzen (espeleologiari buruzkoak, adibidez, edo argazki historikoak). Zuloarena bereziki gogoratzekoa iruditzen zait: ez da herrilanetako istripu bat, baizik eta 60 lagun hil zituen bonba faxista baten hondarra. Gainera, argazkiari buruzko datu berriak jakin ditudalako aurtengo Gabonetan.
Eusko Jaurlaritzak datu publikoan modu irekian berrerabiltzeko argitaratze digitaleko plangintza bati ekingo dio, atzo jakinarazi zuenez. Atzo publiko egindako gobernu-erabakiaren arabera, "Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bere eskura dauzkan datu publikoak benetan zabaldu daitezen, betiere ulertuta halako datuek isilekotasunari, segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutela. Eta datu multzo horiek jabetza irekiko lizentzien bitartez eskainiko ditu."
Atzoko eguerdiko eta gaueko albistegietan France 2 kateak Irango azken protestaldiez informatu zuen, eta gertaerak ilustratzeko manifestazio bateko irudiak eman zituen: manifestariak aurre egiten atzeraka doazen polizia multzo bati. Baina Arret Sur Images webgunean deskubritu dutenez, Irangoak barik, irudiak Honduraskoak dira, joan den udakoak.
Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak auzokide ditugun garaiotan hobe genukeela bertsio originalak egokitzea Baltasarren larruan, eta ez pintura merkez belztutako zurien pantomima sineskaitzak.
Baltasar 2009ko Xabiako (Valentzia) desfilean: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: ChodHound / Adrian Scottow
Fake bat, Interneteko folklorean, faltsua ala berdaderoa ote den zalantzan jartzen zaituen zerbait da. Euskal Herriko eta Espainiako adibide banarekin ilustratzen saiatuko gara.
"Linea arrosa" taxi-zerbitzua eskeiniko dute aurki Bartzelonan, bertan lan egiten duen taxi-gidari bilbotar baten ekimenez. Taxiak ez dira arrosak izango, beste hiri batzuetan bezala, baina "bereizgarriren bat" eramango dute.
Trafiko kontuetan autoen generoaren araberako aparkalekuak egitea izango da hurrena? Ez dakit, baina Arrasaten garabia auto ar bat eramaten erakusten duen trafiko-seinale hau ikusi dut:
Argazkiak.org | Auto arrak aparkatzea debekatuta © cc-by-sa: goioarana
Euskaltelekoa dut telefonoa. Ez galdetu niri zergatik, ez baitaukat oso argi: dagoeneko ez duelako kobertura txarra; merkeenen artean ez dagoen arren, hemengo jarduera ugari babesten dituelako; euskaraz egiten didalako... Blogean askotan autozentsuratzen dut neure burua. Lehiakideei zor zaien begiruneagatik, bezero izan nuenak haserre idazten dudala pentsa ez dezan, bezerogai izan daitezkeenak ez uxatzeko, euskalduntze bidean urratsen batzuk ematen ari direnak ez desmotibatzeko Baina pazientzia galarazi dit Euskaltelen azken iragarkiak.
Aurretik suhiltzaileek edo kirol taldeek egin zuten bezala, aurten HUHEZIko ikasleak animatu egin dira arropak erantzi, argazkiak atera eta egutegi bat ateratzera. Erabat larrugorritan agertzen dira bertan. Tira, erabat-erabat ez dakit, zeren ohitu gara hain beste gauza erabiltzen soinean, sarritan arropak zeharo erantzita ere ez gaudela oso-osorik biluzik.
Eguneraketa, abenduak 28. Erantzunetan, Patxitraperok bere egutegi biluztu propioa egin duela.
Huhezikoen egutetigik, Twitterren ikusia.
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kirola eta aisialdi ekitaldietan euskaraz arituko diren aurkezleak trebatzeko ikastaroa antolatu dute bigarren urtez jarraian. Bi erakundeok mota horietako ekitaldietan aurkezle euskaldunen premia dagoela ikusita lanbide horretan aritzeko teknikak eta baliabideak jorratuko dituen ikastaro berezitua martxan jarri dute.
Ondarroan urtea kakatzan amaitzeko txirrindularitza ekitaldia antolatu dute: I. Ondarruko Montanbaik Kktzan. Kartel elegantea atera dute Ondarroako ahozko hizkeran.
Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda.
Geroz eta zaletasun haundiagoa dugu Euskal Herrian lasterketetan korri egiteko. Urte osoan zehar hainbat lasterketetan parte hartzen dugunez, ez zaigu urtea bukatzeko modu egokiagorik bururatzen: SAN SILVESTRE lasterketa batetan parte hartzea.
Olentzero ez bada aste honetan ondo portatu zurekin, Filoblogiaren proposamena Hereje Magoei zuzentzen ahal diozu. Ostracacefa, Veleiako ostraka faltsu benetakoak zuk zeuk etxean egiteko behar duzun kit osoa.