Fake edo feik ote? Dudan jartzen zaituzten sareko sorkuntza horiek
Fake bat, Interneteko folklorean, faltsua ala berdaderoa ote den zalantzan jartzen zaituen zerbait da. Euskal Herriko eta Espainiako adibide banarekin ilustratzen saiatuko gara.
Faltsua edo faltsifikazioa da ingelesez fake, ingeles arruntean. Baina esan liteke Interneten adiera zehatzagoa hartu duela: oso ondo disimulatutako bideo eta irudi faltsutuak adierazteko balio duela. Eta adiera horrekin, itzulpenik gabe entzun izan dugu euskaraz zein gaztelaniaz, feik ahoskatuta.
Fake bat, beraz, faltsua ala berdaderoa ote den zalantzan jartzen zaituen zerbait da. Agian zalantza argitzen da, eta fake segurutzat jotzen duzu hausnarketa apur baten ondoren, baina, hasierako puntu intrigante hori sortzean du grazia feik-ak.
Josu Lezameta Jozulin-en atzoko Egurkaria sorkuntza bikaina agiri-agirikoa da faltsua dela. Baina bere blogean duela gutxi agertutako beste hau, Patxi Lopezek Ruper Ordorika miretsiz El Pais-en idatzitako artikulua... Euskal artistarik aipatu izan du Patxi Lopezek lehenago, Kirmen Uribe adibidez. Hortaz, Ruperren ezagutza ere ez litzaioke horren arrotza izan behar.
Tamaina handian irakurtzeko, egin klik hemen.
Beste hau ere e-postaz hau ere iritsi zitzaigun Sustatura. Zapateroren alabak berriro sarean.

Gay harrotasunaren egunaren inguruko Madrilgo desfile-jaian egindakoa omen. Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuaren bi alabak ezkerretara dauden biak dira. Benetakoa dela esan daiteke. Baina feik bada? Konparazionerako, hona Zapateroren alaben argazki gehiago.
Erantzunak kargatzen...
