Sustatu logoa Teknologia albisteak

Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzan

Sustatu
2009-12-27 13:12

Ondarroan urtea kakatzan amaitzeko txirrindularitza ekitaldia antolatu dute: I. Ondarruko Montanbaik Kktzan. Kartel elegantea atera dute Ondarroako ahozko hizkeran.

Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda.

Urten: Goxeko 9xak aldin alamedatik

Alla: Eguerdiko txikiteurako.

Inskripziñoi: Domingeruk debalde. Federauk 10 euro.

Seguru: Eurixe engo rabela.

Parte hartu leike: Erozeñek, leketxarrak be bai.

Kilometruk: Gitxi bañe luzik, 1.070 metrokuk.

Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda.

Abituallamentuk: 3 abituallamento eongo ri. Bat norberan malloteko atzeko ezkerreko boltsillun. Biarrena erdikun, eta hiruarrena eskumakum. Boltsillo bi akarrenak hiruarren abituallamentu silliñan azpixan erun leike, usañe hobi erungorau.

Abisuk:

  • Rekorridun zir kruzitan zintzaik ero markaik ezpazue ikusten igual ixen leike eztakauelako asmoik batipe ipintxeko.
  • Rikardoi segi danok,
  • Baten batek tibiaiperone apurtzen barau trankil, organizaziñoi enkargakora familixiai esaten gitxigorabehera nuntzir jausi ran bille juteko.

Organizaziñoi: Inpekabli.

HABEk ariketa bat jarri du sarean testu hau euskara batura pasatzeko. Jatorrizko testuaren aldamenean hutsune bat utzi dute, bertan idazteko, eta gero emaitza zuzenak ematen dizkizu tresnak.

Jatorrizko kartela tamaina handian

Beste irudi bat, testu gehiagorekin, Zabaldun ikusi dugu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu