Goibel aurreikusten du 2010 urtea Antton Perez Calleja ekonomialariak urte bukaerako bere ohiko koiuntura analisian .
En relacion a las previsiones de 2010, conviene desvanecer el espejismo interesado de que la economia esta mejorando. Es falso.
Zarauztarraren ustetan, kontsumoak ahul jarraituko du 2010ean, inbertsioek lurra joko dute eta langabeziak goraka egingo du. Krisian jarraituko dugu hasi berri den urtean.
Orokorrean ekonomiak atzeraka egingo du 2010ean, esportazioak oso gutxi igoko dira, gastu publikoa neurtu beharko da Zor Publikoa neurrigabe hazten doalako, eta aurrekontu publikoek ezingo dute egoera ekonomikoagatik ia ezer egin. Bestalde, kredituek neurtuta jarraituko dute finantzial sistemak saneatzen jarraitu behar duelako.
Enplegu fijoaren suntsiketa eta 2009 urtea enplegu-erregulazio espedientearekin (EEE) igaro duten enpresen itxieraren urtea izango da 2010. Perez Callejaren hitzetan:
Hagamonos cuanto antes a la idea de que en 2010 proseguira la atonia del consumo, el desplome de la inversion y el aumento del paro.
Eta Espainako ekonomian ia dena maldaz behera doan bitartean � kontsumoa, inbertsioa, esportazioak, ...- Gobernuak ez ditu beharrezko neurriak hartzen. Rodriguez Zapaterorentzat ironiazko hitz gogorrak ditu:
Gracias a su teson, confianza e inventiva, y la mas absoluta de las ignorancias, Zapatero ha demostrado su capacidad para transformar una crisis grave en un desastre duradero. Era dificil hacerlo peor.
Egoeratik aurrera ateratzeko, Espainiako ekonomian ezinbestean erreformen beharra ikusten du Perez Callejak. Eta horrela ere, errenta per capita ez da lehengoa izango gutxienez 2014 urte arte.
Zorigaitzeko egoera ekomiko honek dakarren gauza on bakarra herri eta hirietan obra gutxiago jasan beharko dugula.
Pero los ciudadanos sentiran alivio al saber que los Ayuntamientos no podran seguir abriendo zanjas y cerrando zanjas en uno de los ejemplos mas nefastos de keynesianismo castizo.
Presta gaitezen pobreagoak izan eta krisian jarraitzeko.
Antton Perezekin bat nator baina, argazki ilun horri argiren bat jartze aldera, aipatu interes tasak baxutik mugituko direla urtearen lehen erdian ziur eta, bigarren erdian ere, probabilitate handiz.
Horrek esan nahi luke tasa aldakorrean zorpeturik dauden eta lana galtzen ez duten horientzat, hipotekaren garestitzerik ez dela aurrikusten. Izan ere, jakina denez, hori ere gerta liteke (gure inguru hurbileneko egoera katastrofikoa gorabehera) Eurogune zabalean Trichet eta enparauek inflazio arriskurik somatuko balute.
Bestalde, txantxa dirudien arren, hemerotekara jo dut eta 2008ko urriak 6ko Cinco Dias egunkarian, euskal parlamentari entzutetsuenetako batek (entzutetsuena ez bada, PSOEko Ramon Jauregiz ari naiz), hauxe zioen elkarrizketa batean: "No tendremos que gastar nada en sanear el sector financiero".
hori 2008ko urrian zen. hurrengo martxoan castilla la mancha eta ekainan FROB, erreskate funtsak. Harrapazank.