
Olentzero ez bada aste honetan ondo portatu zurekin, Filoblogiaren proposamena Hereje Magoei zuzentzen ahal diozu. Ostracacefa, Veleiako ostraka faltsu benetakoak zuk zeuk etxean egiteko behar duzun kit osoa.
Martxoan etorri zen Animalario konpainia Donostiara eta Eibarrera Urtain antzezlanarekin. Aste bukaera honetan Bilbon daude. Duela egun batzuk irakurri nuen Noticias taldeko periodikoekin batera igandeetan banatzen den Magazinean Roberto Álamo aktoreari eginiko elkarrizketa bat. Azpimarragarria iruditzen zait ondorengo esaldi sorta:
A la salida encuentras a alguien que te espera con los ojos vidriosos y te pregunta: `¿Te puedo abrazar?' Llevamos trece años como Animalario y es la primera vez que, finalizada la función, no hay nadie esperando a la puerta del teatro para pedir un autógrafo o hacerse una fotografía contigo. Quieren darte las gracias, abrazarte. Y eso es lo más grande que me ha sucedido como actor. Por eso soy actor.
Bertsolari txapelketako finalaren egunean argitaratu zuen Mikel Elorzak Berrian Jabetza industria izenburuko artikulua. Lastima da Elorzaren Bihar jai bakarrik papererako geratzea, atala ez baitu sareratzen Berria.info-k. Zorionez, Larrabetzu.org komunitatean sareratu da, Patxi Gaztelumendiren blogean. Eta ez kasualitatez, Bertsozale Elkarteak bertsoak sareratzeko baldintzen inguruan Larrabetzuko bertsozale-sarezaleei (larrabetzu.org eta larrabetzutik.org) eginiko oharpenen berri ematen baitu artikuluak. Ez dirudi oharpen horiei kasu egin dietenik Larrabetzun: saio osoak Interneten jartzen jarraitu dute, eta gainera, gaur abenduak 25, Internetetik eman ere egingo dute bertsoaldi bat.
Argazkiak.org | bertso saioa Internetetik © cc-by-sa: gaztelumendi
Joseph Ratzinger (Benedikto XVI.a Aita Santua) lurrera bota zuen eraso batean emakume batek bart gaueko 22.00etan Gabon Gaueko meza hastera zihoala, San Pedro elizan sartzerakoan Vatikanoan. Eguneraketa, 11.30: Erantzunetan jakinarazi digute Le Monde egunkariak dioela gertakari berean Roger Etxegarai kardinal lapurtarra (87 urte) zauritu dutela, eta ospitalean dagoela.
Bideoan ikusiko duzuen gorriz jantzitako emakume bat da erasotzaileaa.
Aurten ere ospatzen badute Nafarroako Unibertsitateko 22. Gabon Kantu Lehiaketa izango da. Honako hau da 2007ko Navidad en Navarra. Kristautasuna defendatzeko ideia berriak gogor entsaiatuta joaten dira ikasleak lehiaketara, ikusten denez.
Ikusgarria da bideo hau 3. minututik aurrera. Horrez gain, bideoek gogora dakarkigute berriro High School Musicalen eragin estetikoa. Go!azen-en kasuan bezalatsu?
Eguneraketa, ostirala 25: Sorpresa! Jozulinek erantzundakoari esker jakin dugu atzo erregearen euskarazko mezu hau zabaldu zela Interneten.
Jatorrizkoa (asteazkena 23): Bihar gauez ETB2k ere emango du, Espainiako telebista kate nagusiekin batera, Espainiako errege Juan Carlos I.aren Gabonetako mezua. ETB1 eta ETB3k ez dute emango mezua. Egun batzuk barru, espero dugu sarean agertuko dela dagoeneko tradizional bihurtu den mezu nahasketa... (jarraitzen du)
Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta nontzeberri.com Interneteko kultura atariak Bilblogari euskarazko blogen lehiaketaren sariak banatu dituzte, La Bolsa Udaltegian ospatu den ekitaldi batean. Ekimen berri honen helburua da euskararen erabilera Internet eta euskarri digitalen esparruan egonkortzea eta sustatzea. Horrela, Bilboko 15 eta 30 urte bitarteko 20 gazte euskaldunek beren bitakora zibernetikoak euskaraz sortu eta Bilblogariren lehen edizio honetara aurkeztu dituzte.
Bixigua, legatza edo errebollua jartzen arriskatu gaur egungo umeekin? Jarri panga Gabonetako otorduetan ere, ikastetxeetako menuko arraina, ume guztiek protestarik gabe jaten duten bakarra.
Panga bizia. © cc-by-sa - GFDL: Christian Bier, Wikipedia
Bere garaian Hertzainak bezala, txapela gorria jantzita datotz Hudaltzainak. Inprobisazioa egiten dute, baina ez ohituta gauden bertso-doinuekin. Kitarraz eta bateriaz lagunduta, eta ezagunak zaizkigun beste zenbait doinu erabiliz botatzen dituzte boteprontoan letra berriak.
Zorionak eta urte berri on 2010. Hona hemen Zubietako (Gipuzkoa) Eskola Txikiko Guraso Elkarteak urte berria ospatzeko atera duen postala. Olentzero maitea: Aurtengoan ez dugu jostailurik nahi, aurtengoan gure herriko eskolan ikasten jarraitzeko aukera baizik ez dizugu eskatu nahi...
Mitxelena XVI.a taliban jatorra, Yoda haren zerbitzari leiala, eta Zaldieroaren De Rerum Natura tiretako beste pertsonaia batzuk Twitterren hasi dira parte-hartzen. Olagarroa aspalditik irudi horrekin dabilen tuiterlari euskaldun bat da, izen-deiturekin ari dena, baina gainerakoak duela gutxi sortutako pertsonaiak dira.
Iazko azaroan National Geographic-ekoak Elgoibarren grabazioak egiten ibili ziren Strong Man telebista saiorako. Supergizon batzuk etorri ziren hemengo herri kirolak probatzera, eta duela gutxi eman dute saioa NG-ren telebista kateetan. Twitter bidez jakinarazi digutenez, Elgoibarko plazan jarri zuten kartel batean, self-determination for falta da.
Hereje Magoak datoz aurten Iru�era, eta baten batek Xuxen euskarazko zuzentzailea eskatzea hobe luke, datorren urtean Errege Magoak etor daitezen, aurtengo Herejeen ordez. Hara:
Aspaldion erabili zuen batek soziolinguistika domestikoa izena. Eta horri tiraka, soziolinguistikaren irakaspenak sozializatzeko saioa egin dut azken hilabeteotan Garaigoikoa blogean
Udako Euskal Unibertsitateak N. Piskunov-en "Kalkulu diferentziala eta integrala" liburuaren euskarazko bigarren bertsioa argitaratu du. Liburu honek kalkulu diferentzial eta integralaren oinarriak lantzen ditu eta ingeniaritza zein zientzia ikasketa guztietan erabiltzen da.
Dexente asaldatu nau gaur goizean Kepa Aulestiak Correon bota duen artikuluak. Euskalgintza osoa susmopean nahi luketen gusturako idatzitako libelo bat iruditu zait, baina asmo nagusia bat duela susmatzen dut: des-mobilizazioa. Gaurko manifestaziora zoaztenok ez doazenekin etsai izan daitezkeela iradokitzera ausartzen da Aulestia. Antzeko egoera batean euskalgintzari egin izan zaio horrelako erasorik lehenago ere. FUD erasoak dira, beldurra eta zalantza zabaltzeko asmoz eginak. Egin diezaiegun aurre.
Azken bi asteotan sarean barra-barra dabil Internet-eko oinarrizko eskubideen aldeko Adierazpena. Espainolez, gehien bat, baina adierazpena euskaratuta ere badago. Adierazpenak aldarrikatzen du egile-eskubideak ezin direla herritarren oinarrizko eskubideen gainetik egon. Norbaiti oinarrizko eskubide bat eten behar balitzaio, epaile baten eskuduntza izatea aldarrikatzen du adierazpenak.
EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko kirolariek Kirolhaerria izeneko ekitaldia antolatu dute abenduaren 27rako. Egun horretan kirola, kultura eta artea uztartuko dituzte Euskal Selekzioen ofizialtasuna eskatuz.
Etxetik irten gabe arrautza freskoak izateko sistema bat modan jartzen ari den tendentzia bat da: oiloa alokatu, zaindu, eta ematen dizkizun arrautza guztiak zuretzat. Nafarroako enpresa batek hilero 63 euroko prezioan eskeintzen du zerbitzua.
Larunbat arratsaldean, arratsaldeko 17.00etatik Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko da Egunkariaren aldeko manifestazioa, auzipetuek beraiek konbokatua. Ordu berean beste bat zegoen deituta Madrilen, baina Madrilgoa debekatu egin dute behin betiko, lehenbizi Gobernuak, eta orain epaitegiek baieztatu dute debekua. Interneten, Grebaorokorra.info egin zuten zenbait ekintzaile euskaldun berriz elkartu dira eta jarraipena egingo dute, zuzenean, Egunkarialibre.info webgune berriaren bidez. Jarraipen edo ekimen honetan parte hartu nahi baduzu, manifestazioa baino lehenago dago deituta elkarketa, larunbateko 12.00etan Bilboko Kafe Antzokian.