Arropak erantzita edo biluzik
Aurretik suhiltzaileek edo kirol taldeek egin zuten bezala, aurten HUHEZIko ikasleak animatu egin dira arropak erantzi, argazkiak atera eta egutegi bat ateratzera. Erabat larrugorritan agertzen dira bertan. Tira, erabat-erabat ez dakit, zeren ohitu gara hain beste gauza erabiltzen soinean, sarritan arropak zeharo erantzita ere ez gaudela oso-osorik biluzik.
Eguneraketa, abenduak 28. Erantzunetan, Patxitraperok bere egutegi biluztu propioa egin duela.
Huhezikoen egutetigik, Twitterren ikusia.
Adibidez: azazkalak pintatuta eramaten ditugu (erditze-geletan ondo dakiten bezala, esmaltea kentzekoa beti daukate eskura), edo piercingak, belarritakoak daramazkigu, edo eraztunak, lepokoak, eskuturrekoak, edo betaurrekoak, lentillak, edo tatuaiak... Horretxek ia konturatzeke gure gorputzarekin bere egiten dituen objetuak.
Gero badaude beste objetu edo jantzi batzuk oso nekez eranzten ditugunak, nahiz eta gainerako jantziak kendu, arrazoi bat ala bestea dela, biluztasun totala galeraziz. Esate baterako: neguan biluzik baina beti galtzerdiekin lo egiten duen lagun hori. Marilyn Monroek Chanel 5 zk. lurrin tanta batzuk baino ez omen zituen jartzen lotarako. Lagun batek aproba egin zuen behin: lurrinaren usain bortitzak ez zion lo egiten utzi.
Beti zerbait jantzita eraman beharra daukaten horien artean, badaude jantzi edo apaingarria gabe larrugorritan sentitzen direnak, nahiz eta arropak eraman: ezpainak edo begietako khola pintatu gabe biluzik sentitzen diren lagunak. Edo txapela eraman ezean, beren burua biluzik ikusten dutenak.
Aldiz,desberdina da, baina badu biluztasunarekin zerikusirik, zeharo jantzita joanda ere, biluzik sentiarazten gaituzten pertsona edo begiradak. Hauetxek baina ez daukate objetuekin zerikusirik, egoera konkretuekin baizik.
Alegia, zaila dela erabateko biluztasuna, azal oso-osoa eta huts-hutsik agertzea edo ikustea.

Argazkiak.org | Nortasun Balioanitza Egutegia © cc-by-sa: huhezi
Eta zuri, zer da gorputzetik (ia) sekula kentzea gustatzen ez zaizun objetu edo apaingarri hori? Edo zer erantzita sentitzen zara larrugorritan? Edo erantzi gabe ere, zerk edo nork sentiarazten zaitu biluzik?
Erantzunak kargatzen...