Teknologia albisteak

Euskarazko wikipedia 50.000. artikulura iritsi da!

Erabiltzailearen aurpegia
Euskaltzale 2.0
2010-01-01 : 12:01

Bazirudien 2010. urte hau hasi arte ez zela iritsiko 50.000 artikulura, baina azkenean sorpresa eman zuen wikipediak eta herenegun, abenduak 30 lortu zuen Theklan-en Errinozero artikuluarekin.

Zortzi urte bete berri ditu proiektu ikaragarri honek euskaraz, ezagutza askearen adierazle hobezina hizkuntza guztietan eta geurean euskaltzaletasunak sarean duen indarraren ikur.

Azkenaldian martxa handia hartu du eu.wikipediak, 2.000 artikulu baino gehiago hilabetero, Argia saria irabazi zuen 2008an eta mementu honetan 120 erabiltzaile ditu gutxi gora behera eta 7 administratzaile. Baina egiteko asko dago oraindik, beraz, wikilari izan zen (eta berriro den) honek sarean dauden euskaldun guztiak animatzen ditu wikipedian artikuluak itzultzen, idazten edo atontzen lagun dezala

Wikipedia guztion artean egiten da!

Erantzun

Sartu