Zelan azaldu haur baten jaiotza XXI. mendean
Egun eder batean, semeak galdetzen dio aitari:
- Aita, ni zelan jaio nintzen?
- Galdera ona, seme. Egunen batean hitz egin behar genuen horretaz, eta
hauxe izan daiteke momentu egokia:
Egun batean, aita eta ama Facebook-era konektatu ziren. Aitatxok e-mail bat bidali zion amatxori, ziberkafe batean elkartzeko. Ikusi genuen gauza askotan antzekoak ginela eta oso ondo ulertzen genuela elkar. Hori zela-eta, erabaki genuen geure artxiboak konpartitzea. Disimuluan, WCra sartu ginen, eta aitatxok sartu zuen bere Pendrivea amatxoren USB atakan. Artxiboak jaisten hasi zirenean, konturatu ginen ez genuela Firewall-ik. Beranduegi zen, ordea, eragiketa ezeztatu edo artxiboak ezabatzeko. Horrela bada, handik bederatzi hilabetera... birusa agertu zen.
Erantzunak kargatzen...