Emakumeentzat soilik diren taxiak Bartzelonan, bilbotar baten ekimenez
2009-12-28 12:12
"Linea arrosa" taxi-zerbitzua eskeiniko dute aurki Bartzelonan, bertan lan egiten duen taxi-gidari bilbotar baten ekimenez. Taxiak ez dira arrosak izango, beste hiri batzuetan bezala, baina "bereizgarriren bat" eramango dute.
Emakumeentzat esklusiboki diren taxiak jartzea ez da ideia guztiz berria: Mexikon "emakumeek seguruago ibiltzeko" propio eurendako eta emakumeak gidatutako taxi sarea inauguratu dute duela gutxi:

Argazkiak.org | Taxiak emakumeentzat Mexikon © cc-by-sa: goioarana
Bartzelonakoek "bereizgarriren bat" izango dute, baina ez dakigu zertan datzan bereizgarria. Mexikokoak bezain ekipatuta baldin badaude, "edertasun kit" eta guzti izango dute.
Erantzunak kargatzen...