Donostiako Pio XII enparantzako komisaldegian pasaportea egiten, funtzionarien atzean afitxa komikero bat ikusi dut... Gela batean, literatan pilatuta haginlari premia larria duten tipo beltzaran pilo bat, eta erdian koittau itxurako bat irribarrez, tatuaidun "janbo" pare batek inguratuta.
Testua irakurtzeko aurpegi asiatikoa jarri behar izan dut, ai, dioptria aluak... ez bait neraman betaurrekorik... baina irakurri dudanak segituan gogorazi dit haxix piska batekin mugan polizia marokoarraren esku jausi eta hango gartzelan amaitu zuen gasteiztarrarena. Ramon Jauregi Justizia sailburu zelarik hura eta beste batzu etxeratzeko gestioak egin zituzten Administrazioek.
Gasteiztarrak espetxe hartan gorriak ikusi zituen. "Falaka"ren zigorra zein maiz erabiltzen zen kontatu zidan, "Midnight Express" ikusi duenak badaki zer den hori: oinazalak borraz egurtu.
Argazkiak.org | 2.000 munduko espetxeetan droga trafikoagatik ©
cc-by-sa: axiomaxio
Kanpaina honek dioenez 2.000 espainiar daude horrela mundu zabalean. Eta halere pentsatu nuen... irudiak abisua argi transmititzen du. 20 delinkuente adiskide izango dituzu ziega berean ... Baina buenrrollismo hortan agresibitatea falta zaio, denak irribarrez daude, "no problemo". Nire dioptriek ez baitzidaten utzi ikusten "koittaua"k begia ubelduta duela eta lepoan labana luze bat duela laztanka.
Halere, Mendebalak oso ziega garbi, aseptiko eta indibidualak asmatuak ditu aspaldi (beno, Espainiako "Paradore Nazionaletan" dobleak dira logelak) baina diotenez altzairu inosidablezko kaxa hoiek 3. munduko ziega gainpopulatuak baino hilgarriagoak dira. Baina zibilizatuak, hori bai.
Erantzun
Sartu