Eusko Jaurlaritzak datu publikoan modu irekian berrerabiltzeko argitaratze digitaleko plangintza bati ekingo dio, atzo jakinarazi zuenez. Atzo publiko egindako gobernu-erabakiaren arabera, "Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bere eskura dauzkan datu publikoak benetan zabaldu daitezen, betiere ulertuta halako datuek isilekotasunari, segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutela. Eta datu multzo horiek jabetza irekiko lizentzien bitartez eskainiko ditu."
Lizentzia horiek aukera emango dute haiek berriro banatu eta erabiltzeko eta, gainera, merkataritza helburuetarako erabiltzeko ere; alegia, Creative Commons Non-Commercial lizentziak ezartzen duen mugarik gabe. Helburua da informazioaren inguruko gardentasunak handitzea, sektoreen publikoko barne eraginkortasuna hobetzea, berrikuntza sustatzea eta, datu publikoei balioa emanez, aberastasuna sortzea.
Euskadi.net-en baitan sortuko den atari berri baten bidez zabalduko dira datuak, eta publiko egingo diren lehenak alor hauetakoak izango dira:
Datuak eskaintzeko modua teknologiko aurreratua izango dela iradokitzen du oharrak, APIen bidez agian, nahiz eta ez duen zehatz hori adierazten. "Gaur egun informazio publikoa gehiena formatu elektronikoan dago. Beraz, dokumentuak prestatu ordez zuzenean datuak eskaintzea aukera irekiena eta eraginkorrena da. Horrelako eskema batean, herritar batek egiten duen eskabide bakoitzeko, Administrazioak ez du dokumentu garestiak sortu beharrik. Bere ardura bestelakoa da, izan ere, babesa duten dokumentuak iragazteaz eta emango diren datuen kalitatea eta egiatasuna bermatzeaz eta modu zalu batean emateaz arduratu beharko da. Gainera. dokumentu horiek beste sistema batzuk berriro erabiltzea ahalbidetzen duten bideak jarri beharko ditu."
Proiektuaren oinarri juridikoa Espainiako 2007ko lege bat izango da, izatez orain artean emaitza gutxi eman dituena: Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea. Ekimena aurrera eramateko, herritarrekin eta "arlo informediarioarekin lankidetza estua" bultzatuko du Jaurlaritzak.
Erantzun
Sartu