Teknologia albisteak

Arrasate, ustekabekoen herria: Auto arrak? Ate soinularia?

Erabiltzailearen aurpegia
Goio Arana
2009-12-28 : 12:12

Trafiko kontuetan autoen generoaren araberako aparkalekuak egitea izango da hurrena? Ez dakit, baina Arrasaten garabia auto ar bat eramaten erakusten duen trafiko-seinale hau ikusi dut:


Argazkiak.org | Auto arrak aparkatzea debekatuta © cc-by-sa: goioarana

Izan ere, gauza bitxiekin egiten du batek topo Arrasaten... beste zeinu honetan ez dago gehigarri pertsonalizaturik, baina ikusitakoan, pentsatu nuen: ate soinulari arriskutsua?


Argazkiak.org | Ate soinularia? © cc-by-sa: goioarana

Ez, ez du ate horrek soinu arriskugarririk egiten. Kanporantz irekitzen da eta zure aurpegiaren kontra jotzerakoan zu zeu zara "ai!" egiten duzuna.

Erantzun

Sartu