
GureGipuzkoan egun ditugun argazki bilduma ofizialak kopuru aldetik handiak badira ere, Indalecio Ojanguren edo Juan San Martin bildumak kasu, 8200 eta 6000 argazkiz osaturik daudelarik, +/-, kopuru aldetik txikiagoak baina bilduma haundiak bezain preziatuak direnak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzeari ekin diogu azken egunotan.
Martxoaren 4tik 7ra izango da Getxon (Algortako geltokiaren plazan) kartelak iragarritako gazte azoka. Gaztelaniaz, Feria del queso.
Egizu Getxoko Euskaldun Elkarteak aurkitu du kartela eta kargatu du sarera argazkia, cc-by lizentziarekin.
Sarean zabaltzen ari da azken egunotan irudi hau (klik egin handi ikusteko). DVD legala erosi, eta zenbat traba filma ikusteko... Hobe eta erosoagoa dela produktu pirata, alegia. DVDen oker hauen bidetik, beste industria kultural batzuk ere berdintsu ari dira jokatzen, adibidez liburugintzan: produktu digitalak trabaz beteak datoz. Produktu piratak gailentzeko estrategia onena.
Argazkiak.org | Hobe da pirata izatea © cc-by-sa: sustatu
Ez da Teletalo, ezta McDolki ere. Trikikupela da, sagardotegi mugikorra. Bideo honen bitartez izan dut enpresaren berri.
Anasagasti jaunak ez du inolako aurkezpenik behar, ezta? Egun hauetan (beste) apunte bitxi bat idatzi du bere blogean. En ETB podían usar txapela.
¿Alguien se imagina al director de Turismo de Edimburgo saliendo en la televisión con una txapela puesta? Pues no. ¿Alguien se imagina un enviado de Escocia o de Qatar con un sombrero mexicano puesto? Pues no. Exagero pero es que a la debilitada txapela, una seña de identidad de lo vasco, no se le ve en ETB ni cuando proyectan la película de Bonny and Clyde. Y es una pena.
Legebiltzarrean, BECeko saskibaloi finalean, Gorbeako puntan... Espainiako bandera zabaltzeko batzuek duten grinak ez du mugarik. Azkenekoa Gipuzkoako Foru Aldundian: Epaitegiek bandera jartzeko agindu diote Diputazioari. Bandera zabaltzeko gogo-bizi horren aurrean, Espainiako banderarik behar ez dugunok beste norbaiti oparitu dieziokegu. Ea guk baino gusturago hartzen duen norbaitek...
Augmented Reality. Azkenaldian oso modan dagoen teknologia da. Geokokapenean oinarrituz, mundu fisikoari informazio erantsia gaineratzen dio gailu eramangarri baten bitartez. Begien aurrean agertzen zaigunaren gainean Interneterako estekak agertuko balira bezala. Hobeto ulertzeko, Teknopolis saiorako grabatu genuen Vlog ataleko kapitulu hau ikus dezakezue (2 minutu).
Wikiplaza Wiki plataforma aurkezten du gaur Azkue fundazioak, euskarazko edukiak, hala nola bideoak, irudiak, ikas materialak, datu zientifikoak, historikoak, edo beste edonolakoak libreki banatzeko guztion eskura egon daitezen. Hau da, AZKUE fundazioak Jakintza Librea bultzatzea nahi du eta horretarako, gizarte eragile eta talde desberdinen arteko elkarlana ezinbestekotzat jotzen du.
Ostrazismo beldurgarrian galduta dabil EiTBko Zuzendaritza Nagusia. EiTBko Administrazio-kontseiluaren azken bileran onartu da Alberto Surio Zuzendari Nagusiaren proposamen bat, zeinaren bitartez bi katedratiko erdaldun izango baitira EiTBren ordezkari, Euskal Telebistak udaberri honetan egingo duen lan-enplegu publikorako eskaintzan. Katedratiko horiek, biak dira gizonezko eta biak EHUko irakasle. Bietako ezeinek ez du telebistaren gaineko ezagutza praktiko jarraitu eta frogagarririk. Horra ze hautu ederra egin duen EiTBren Administrazio-kontseiluak aste honetan.
gura+haize egitasmoa modu espontaneoan sortu zen, apurka-apurka, ia gura barik, baina, zer edo zer sortzeko gogo edo gurari txiki horregaz. Zer sortuko genuen ez genekien, eta berdin jarraitzen dugu. Batzuek idatzi, beste batzuek margotu, beste batzuek zikindu... Bakoitzak gura duena edo bakoitzari ematen dion haize klasea. Dena kabitzen da gura+haizen.
Atzean Promozio Departamendurik ez duten idazleek ondo hartuko dituzte zenbait aholku, beren liburuak promozionatzeko, horretarako sare sozialak erabilita. Hona hemen bost aholku, Jesse Stanchack kazetariak doan emanak.
Hiriak, hiritartasuna eta Internet lelopeko jardunaldietan, 60 lagun inguru bildu ginen joan den larunbatean Bilboko Deustoko Unibertsitateko ESIDE aretoan, hiru orduz softwareaz eta herritarren parte-hartzeaz mintzatu ginen, eta jorratutako gaien artean hainbat proposamen eta arazo planteatu genituen.
Joan den otsailaren 16an Kim Jong Il Ipar Koreako liderrak urteak bete zituen. KFA Euskal Herria delako talde baten izenean, Facebook-en, honako irudia argitaratu zuten.
Bart Televisión Españolaren 1. katearen iluntzeko bederatzietako albistegia ikusten ari nintzela, egiari zor erdi lo, Kirmen Uriberen azken liburua berritu zuten, gaztelerara itzuli dutelako. Nere artean > bejondeigula! gutarron "zeozer" aipatu dute konnotazio txarrik gabe. Hala, liburuaren berri ematean, izenburu hau aitatu zuten: Madrid - New York - Bilbao (sic). Koñoo! Ba hori orduan ez da nik irakurritako liburua!
Sustatuko artikulu bat ilustratzeko, argazkiak beharrean, pantailako bideo kapturak erabili ditugu. XVidCap Screen Capture izeneko programa bat erabili dugu horretarako, eta nola erabili dugun grabatu dugu hurrengo bideoan:
euskaltube.com bideoak | Izenburua: XVidcap Screen Capture nola erabili | Erabiltzailea: sustatu
Martxoan, lehen asteburuan, eskiatzera joango gara Getxoko hainbat berbalagun, familia eta lagun koadrila. Kirola eta aisia, asteburu osoan euskaraz egiteko aukera izaten dugu.
Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten. Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da.
Otsailaren 19a, goizeko 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa aretoan, Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketak aurkeztu dituzte. Prentsaurrekoan Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria eta Ricardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara zinegotzia izan dira.
EITBrentzat lan egiten duen ekoiztetxe batek Twitter bitartez esan duenez, ETB4 kirolen inguruko kate tematikoa izango da. Bere garaian iragarri zenean, albistegiei eta "eduki berriei" zuzendutako kate eleanitza izango zela esan zuten.
Azken asteetan izandako atxiloketa batzuen ondoren, hedabide batzuetan agertu izan da atxilotuetako batzuek Facebook-en profila zutela, eta profil horietako kontuak eta argazkiak argitaratu izan dituzte, atxilotuei iseka egiteko edo. Honen ondoren, iritziak plazaratu izan dira, Facebook-en egoteak ze ondorio izan ditzakeen.