Komunikaldiak: telebista Interneten
Martxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten. Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da.
Egitaraua
Aitor Arregiren gidaritzapean, talde antolatzaileak honako egitaraua prestatu du:
09:00 Aurkezpena eta ongi etorria: Iosu Zabala
09:15 Ruben Sanchez: Telebista Interneten (ezaugarriak, bilakaera, adibideak, joerak...).
10:30 Atsedena
11:00 Mahai-ingurua: zenbait adibide. Moderatzaile: Amaia Pavon:
- Kaixo Frankie (bideo manipulazioa eta bideo jokoak) Louis Philippe Dominguez
- Lost in TV (kultur agenda) Ruben Sanchez
- Balzac.tv (erreportajeak) Hector Milla
13:00 Bazkaria
15:30 Mahai-ingurua: adibideak, euskaraz. Moderatzaile: Gorka Julio
- Goiena Telebista (Iban Arantzabal)
- Bertsoa.com (Jexux Mari Irazu)
- ETB3 (Iñako Gurrutxaga)
Zelan eman izena
Izena emateko epea: otsailaren 26a arte. Izena emateko: bidali ordain agiria eta mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu
**Matrikula 25 ** (ikasleak eta langabeak, doan).
Erantzunak kargatzen...