Teknologia albisteak

Fanzinea eta bloga: gura+haize

Erabiltzailearen aurpegia
Olga Alegi (gura+haize)
2010-02-25 : 11:02

gura+haize egitasmoa modu espontaneoan sortu zen, apurka-apurka, ia gura barik, baina, zer edo zer sortzeko gogo edo gurari txiki horregaz. Zer sortuko genuen ez genekien, eta berdin jarraitzen dugu. Batzuek idatzi, beste batzuek margotu, beste batzuek zikindu... Bakoitzak gura duena edo bakoitzari ematen dion haize klasea. Dena kabitzen da gura+haizen.

Barikuan, otsailaren 26an, paperezko lehenengo argitalpena aurkeztuko dugu (bueno, dute; nik ezingo dut joan, ileapaindegitik berandu irteten naiz barikuetan) Gernikako Gaztetxean 19:30ean. Baina, blog bat ere sortu dugu, edo sortzen ari gara. Bertan duzue guri buruzko informazio gehiago eta fanzinea pdf formatuan deskargatzeko aukera ere bai.

Fanzinea hemen ikusteko, egin klik irudian, pantaila handira zabalduko zaizu, eta ondoren geziei eman aurreratzeko.

Kalean eta tabernazuloetako komunetan ere ibili gara zirriborroak eta spraykadak zabaltzen. Horrelako lekuak ere aproposak direla uste dugu, gura duguna adierazteko. Eta klaro, gura duenak adierazteko.

Horregatik aterako dira maskarekin gura+haize egitasmoaren aurkezpena egitera: gu ez garelako inor, ez garelako zu baino gehiago. Gu nor garen ez da garrantzitsua. Zer gura dugun edo zein haizek ematen digun edo zer ebakiko dugun, hori bai.

Dena den, zenbatero agertuko garen paperean, kaleetan, komunetan... ideiarik ere ez. Nora iritsiko den hau guztia, batek daki. Jendeak zelako harrera egingo dion, auskalo. Eta gainera, ez digu inporta.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago