Sustatu logoa Teknologia albisteak

ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoa

Sustatu
2010-02-22 11:02

EITBrentzat lan egiten duen ekoiztetxe batek Twitter bitartez esan duenez, ETB4 kirolen inguruko kate tematikoa izango da. Bere garaian iragarri zenean, albistegiei eta "eduki berriei" zuzendutako kate eleanitza izango zela esan zuten.

Kronologia apur bat eginez...

2007

ETB3 eta ETB4 sortuko zirela, 2007ko azaroan jakinarazi zuen EITBk. Orduan esan zutenez, ETB3k kanalak haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskaini behar zituen euskaraz. ETB4k eleanitza izan behar zuen eta albistegiak eta eduki berriak izango zituen ardatz. Biak 2008rako garatu behar ziren.

2008

ETB3k bete zuen epea (2008ko urrian jaio zen), eta definizio tematiko horrekin jaio zen, neurri handi batean.

2009

ETB4, ordea, kantzelatuta edo geratu zen, 2009an jakinarazi zenez, batzuen iritziz krisia aitzakiatzat hartuta.

2010

Duela egun batzuk, agerraldia egin zuen Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarreak, eta han ukatu egin zuen krisia zenik motiboa ETB4 atzeratzeko. Hori barik, ETB4ren programazio edukien inguruan gehiago definitu beharra aipatu zuen. Baina iragarri zuen 2010 amaitu baino lehen espero dutela uhinetan egotea. Tematika zehatzik ez zuen aipatu Suriok. Hemen irakurri daiteke kronika bat.

Joan den astean, Lost in TV webgunearen Twiter kontuan zera agertu zen ordea, gaztelaniaz: ETB4 kiroletara dedikatuko da. Twitter bidez galdetu genien Sustatutik ea nondik atera zuten informazio hori, baina ez zuten ezer zehaztu, ez dela hedabideetan agertu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu