Teknologia albisteak
1

Pantailako bideo kapturak egiteko softwarea Ubuntun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-23 : 11:02

Sustatuko artikulu bat ilustratzeko, argazkiak beharrean, pantailako bideo kapturak erabili ditugu. XVidCap Screen Capture izeneko programa bat erabili dugu horretarako, eta nola erabili dugun grabatu dugu hurrengo bideoan:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: XVidcap Screen Capture nola erabili | Erabiltzailea: sustatu

XVidCap programa behin instalatuta, irekitzen dugunean, bi elementu agertuko zaizkigu:

  1. Koadro gorri bat. Horrekin grabatuko den eremua aukeratuko dugu.
  2. Erraminta-barra bat.

Erraminta-barra horretan, lehenik eta behin, konfiguratuko dugu non gordeko den grabatzera goazen bideoa. Horretarako:

  • Barra horretan, ezkerrean agertzen den helbidearen gainean klik egin eskumako botoiaz, eta aukeratu Preferences.
  • Single-frame aukeran lokalizazio berria aukeratu eta izen bat eman. Guk horrela titulatu dugu: probaegiteragoaz.mpeg
  • Aurreko lokalizazio bera eman Multi-frame aukeran.
  • Grabatzen hasteko, sakatu bolatxo gorria, eta koadro horren barruan dagoena grabatuko du, Stop sakatu arte.
  • Hasieran zehaztu dugun ubikazioan izango dugu bideoa.

Sarrerako bideoan ikusten da nola egin dugun grabazio bat, eta adibide horretan grabatu duguna ere ekarri dugu hona:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: XVidCap Screen Capture probatzen | Erabiltzailea: sustatu

Sarrerako bideoak soinua zeukan, baina guk editatu eta musika gehitu diogulako. Bigarren honek ez du musikarik, programak grabatu bezala ekarri dugu. Aukeratzen duzun pantaila grabatzen du, baina bideo bat erreproduzitzen baduzu, ez dizu bere soinua hartzen, aukeratutako pantaila-zatiaren irudia besterik ez.

Erantzunak

landr
2010-02-23 : 23:16

nik gtk-recordMyDesktop izeneko programa bat erabiltzen dut, Ubuntun, honekin arazoan nituelako.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago