Teknologia albisteak
3

Madrid - New York - Bilbao (sic)

Erabiltzailearen aurpegia
txekorra
2010-02-23 : 15:02

Bart Televisión Españolaren 1. katearen iluntzeko bederatzietako albistegia ikusten ari nintzela, egiari zor erdi lo, Kirmen Uriberen azken liburua berritu zuten, gaztelerara itzuli dutelako. Nere artean > bejondeigula! gutarron "zeozer" aipatu dute konnotazio txarrik gabe. Hala, liburuaren berri ematean, izenburu hau aitatu zuten: Madrid - New York - Bilbao (sic). Koñoo! Ba hori orduan ez da nik irakurritako liburua!

(Sustatura idatzi duen lagun honek dioena egia da, albistegi osoa hemen dago, eta Uriberen pasartea ekarri dugu hona)


euskaltube.com bideoak | Izenburua: Kirmen Uribe Telediarion | Erabiltzailea: sustatu

Itzulpena egitean ez dut uste Kirmenek berak izenburua aldatuko zionik.

Hauena marka denk gero! Ez ditenk bat buena egiten! Beste behin ere, nere ustez, argi geratu zen euren ezjakintasuna eta ajolagabekeria euskal kulturari dagokionez.

Dena den, gustatuko litzaidake norbaitek neuk entzundakoa baieztatzea (ala ezeztatzea), benetan esan dut-eta loak ia mendean hartua ninduela.

Erantzunak

Mikel
2010-02-23 : 16:08

Gazteleraz ere Bilbao - New York - Bilbao da liburuaren izena...


Zergatik pasa den... auskalo. Kazetarien axolagabekeria, bekadunek egindako albistea, ... ?


Miren
2010-02-25 : 10:31

Horra hor zure axolagabekeria Mikel. Zer gertatzen da bekadunek egindako albisteekin, bada? En fin. Nik flipatu egiten dut batzuetan...

Mikel
2010-02-25 : 11:55

Ba ihes egin diola, besterik ez. Bekadun izan naizen aldetik, badakit horrelako akatsak pasa ahal direla. Flipatu? barkatu ondo ez azaltzearren, baina ez ikusi inolako irainik bekadunei.

Erantzun

Sartu