
Eztabaidagarria suertatu da kontua lehenago ere: euskaraz egiten saiatzen dena zigortzen dugula euskaldunok, akatsak kritikatzen ditugunean hemen edo beste foro publiko batzuetan. Euskaraz ari dena kritikatu eta bitartean, gaztelaniaz ari dena, lasai utzi. Eta hala ere, isilik geratzea ere hain da zaila... Hegazkin konpainien kasuan, bakarra dago euskaraz propaganda egin eta webgunea euskaraz duena, Vueling, baina kontxo, gauza batzuei ez erreparatzea zaila da gero!
Argazkiak.org | Vueling detailean © cc-by-sa: sustatu
Bart izan zen Oscar sarien emanaldia Hollywooden. Animazioko film labur onena, Logorama ikus daiteke sarean, eta gainerako filmak, sari nagusietakoak behintzat, BitTorrent bezeroekin jaitsi daitezke saretik.
Eguneraketa, 2014. Logorama, euskaraz Luistxo Fernandezek azpidatzia, Argiak jarri du sarean.
Mezu hari hau beste kate luze honen amaieran sortu zen, baina hona ekarri dugu lehen mezua, eta hark eragindako erantzunak, berezko mamia izan dezakeelakoan. "Oso emanaldi txukuna Ruperrek eta Mugalariek atzo Bilboko kafe antzokian egindakoa", hasten zen Ibonen mezua. Baina... "Argazkilarien errespetu falta. Momentu askotan lau (lau!!!!!) argazkilari (tira, baten bat argazkilari ez, kamara edo zela uste dut) tranpaldoan, musikari beste, lau martziano eszenatokian. Lotsagarria (...)". Larunbat goizean idatzia da originala, hortaz, "atzokoa" ostiralekoa da; atzo, igandez, beste kontzertu bat eman zuen Ruper Ordorikak Luhuson.
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak hemeratzigarrenez deitu dute Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketa. 2010eko maiatzaren 15.a da lanak aurkezteko muga epea. Pasa den hilabetean argitaratu ditu Iruñeko Udalak Antzerki Testu Lehiaketaren azken lau edizioetako lan sarituak: Pablo Barrio Ramirezen "Abere hatsak eta beste animalia batzuk" eta "Herio azeri hori" gogoangarria, Aizpea Goenagaren "Kaia" eta Galde Pérez Gonzálezen "Alex eta Arale".("Iruñeko Udalaren Literatur lehiaketak. Lan sarituak" Iruñea 2010)
Aldean eramateko informazio praktikoa; Gipuzkoako edozein txokotan zaudela, goardiako farmazia bat zabalik non aurkitu dezakezun esaten dizun gida. Gida hau zure ordenagailuan ikusi ahal izateko honako loturan sartu zaitezke.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Eibarren duen Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintza aurkeztu du. Zortzi ikastaro izango dira programa osatuko dutenak, gaitegi zabalarekin.
Zumaiko Euskotren geltokira doan tunelean hauxe topatu dut, askalo noiztik dagoen baina orain arte ez diot erreparatu...
Argazkiak.org | Mai lof stencil © cc-by-sa: axiomaxio
Patxi Lopezek zuzenean herritarren galderei erantzungo die, Irekia atariaren bidez, datorren astelehenean. Galderak berari zuzentzeko, jada egin dakizkioke Twitter erabiliz, #irekiaLe gakoa erabilita. Erantzunak, astelehenean, martxoak 8, 12:00ak eta 13:00 bitartean.
Xabier Silveira berriro ere kritika gupidagabea egiten. Oraingo honetan, Ttipi-Ttapa aldizkaria eta telebista hartu ditu begitartean, eta baita, oro har, euskarazko komunikabideak. Euskara al da putre egiten gaituena?
Kantabrian argitaratzen diren egunkarietatik, bakarra omen da fisikoki bertan inprimatzen dena, Alerta, Vocento taldeko Diario Montañés delakoak orain Bizkaian baitu errotatiba. Hori dela eta, publizitate kanpaina gogorrari ekin dio Alertak, beste egunkarien euskaltasuna salatuz.
Jatorri euskalduneko dantzaldiak Londresen. Crystal Fighters izena dute eta Londreskoak dira. Bai bai, londondarrak.
EHUk hilero Campusa aldizkaria argitara ematen du. Eta hilero Kike Amonarrizek artikulua idazten du bertan. 2009ko urrikoan honako artikulu hau eman zuen argitara: Suzedidos Baskos.
Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia eta teknologietako karrerak hasi zituen lehen promozioaren 30 urte betetzen dira aurten karrera hasi zutenetik, eta 25 urte lehen promozio hartako batzuek karrera amaitu zutenetik. Hori dela eta, ekitaldiak antolatu dituzte martxoaren 5erako EHUko Leioako kanpusean. Interneten ere materiala biltzen hasi dira, hala nola Joserra Etxeberria fisikariaren eskoletako irudi hau.
Xabier Mendiguren Bereziartuk, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua sortu zenetik Idazkari Nagusi izan denak, erretiroa hartuko du aurten. Bere ordez, Kontseiluko zuzendaritzak hala erabakita, Paul Bilbao izango da idazkari nagusi berria. Kontseiluko zuzendaritza-taldeak hartutako erabakia apirilaren 24an berretsi beharko dute bazkideek. Hartara, egun horretatik aurrera Paul Bilbaok hartuko du Xabier Mendigurenen ardura.
Software librea euskaraz sustatzen duen Librezale taldea osatzen dugunok webgune berria jarri dugu abian gure jarduerak bideratzeko. Itxura berriturik, webgune dinamikoagoa eratu dugu eta bertan zegoen informazioa eguneratu dugu.
Eusko Jaurlaritzak urratsak emango ditu bere funtzionarioen lanpostuetan OpenOffice ofimatika programa librea ezartzeko. Legebiltzarrean emandako erantzun batean eman dituzte zehaztapenak: 2010. bigarren seihilekoan dira hastekoak, OpenOfficek ez du ordezkatuko MS Office (bi sistemak egongo dira ordenagailuetan), eta 7.000 lanpostutan ezarpena aztertzeko enkargua egin dute jada.
Gauz goizean alaitsu esnatu gara, yourscenesucks.com webguneko irudiekin. Musika mugimenduak modu kurioso eta harpa-jotzailean marrazten ditu Rob Dobi argazkilari eta disenatzaile trebeak. Amerikako eszenari barre egirea erraza: eta geure eszenei eginez gero? Auzo bateko algara, beste bateko negarra.
Donostiako lehen Pecha Kutxa Night ekitaldia martxoaren 11n izango da, iluntzean. Pecha Kucha aurkezpenak egiteko formatu kreatibo bat da, non lan bat era erraz eta informal batean aurkezten den. Interesa eta arreta maila mantentzeko aurkezpen motz-motzak egiten dira, 20x20ko formatukoak: aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba ager ditzake, bakoitza 20 segunduz erakutsiz, 6 minutu eta 20 segundu, eta akabo.
Internet eta teknologia berriak etxean, familian eta eskolan hitzaldia emango du Patxi Gaztelumendik martxoaren 3an, asteazkena, 18:00etan Alegiako Iñaxio Begiristain Kultur Etxean.