Facebook-etik hartutako atxilotuen irudi eta datuak argitaratu ondoren
2010-02-22 10:02
Azken asteetan izandako atxiloketa batzuen ondoren, hedabide batzuetan agertu izan da atxilotuetako batzuek Facebook-en profila zutela, eta profil horietako kontuak eta argazkiak argitaratu izan dituzte, atxilotuei iseka egiteko edo. Honen ondoren, iritziak plazaratu izan dira, Facebook-en egoteak ze ondorio izan ditzakeen.
Iritzi horien bilduma labur bat:
- Hamahiru.org blogean egileak Facebook utziko duela iragarri, eta aholkuak eman ditu hori zuzen egiteko, ez dadin Facebook zure datuekin geratu zuk erabiltzeari utzi ondoren ere.
- Aurrekoa Zabaldun komentatu izan denean, beste zenbait iritzi pilatu dira: argudioetako bat da, azken batean, norberak ibili behar duela adi zer jartzen duen Interneten.
- Xabier Silveira bertsolariak Facebook kritikatu du, baina horrez gain, Internet kontrol militar edo polizialeko tresna dela gehitu du.
- Joxe Aranzabalek Silveiraren jarrera kritikatu du halaber.
Erantzunak kargatzen...