Txikiak baina ez eskasak
2010-03-01 15:03
GureGipuzkoan egun ditugun argazki bilduma ofizialak kopuru aldetik handiak badira ere, Indalecio Ojanguren edo Juan San Martin bildumak kasu, 8200 eta 6000 argazkiz osaturik daudelarik, +/-, kopuru aldetik txikiagoak baina bilduma haundiak bezain preziatuak direnak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzeari ekin diogu azken egunotan.
Aipaturiko bost bilduma hauek, Javier Garayalde kulturzale donostiarrak 1971 eta 1972. urteetan atera zituen eta modu publikoan lehen aldiz ikusten direla esateko moduan gaude. Tartean altxor preziatuak dituzue. Aipatzekoak Ez Dok Amairu taldeak eta Argia Dantza Taldeak Donostiako Trinitate plazan 1971. urtean Euskal Jaien inguruan emandako ekitaldienak, eta 1972. urtean Altzürüküko gazteek Mendikotan egindako maskaradena, tartean Pierre Bordazarre, Etxahun Iruri xirulari lanetan ikustea dugularik.

GureGipuzkoa.net | Altzürüküko maskaradak Mendikotan © CC BY-SA: Javier Garayalde
Egokiena zuzenean bildumak ikustea dezutenez, zerrenda kronologikoa hauxe duzue:
- Ez Dok Amairu 1971
- Otsagabiako makildantza 1971
- Argia Dantza Taldea 1971
- Goizaldi Dantza Taldea 1971
- Altzürüküko maskaradak Mendikotan 1972

GureGipuzkoa.net | Benito Lertxundi © CC BY-SA: Javier Garayalde

GureGipuzkoa.net | Makildantza Blankoa plazan. © CC BY-SA: Javier Garayalde

GureGipuzkoa.net | Inauterietako dantza-luzea © CC BY-SA: Javier Garayalde

GureGipuzkoa.net | Goizaldi Dantza Taldea: gizon-dantza © CC BY-SA: Javier Garayalde

GureGipuzkoa.net | Altzürüküko zamaltzaina Mendikotan © CC BY-SA: Javier Garayalde
Bilduma hauek guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri dituzue, noski.
Erantzunak kargatzen...