Sustatu logoa Teknologia albisteak

Haurrendako Antzerki Testuen XIX lehiaketa

Iñaki Azkona Huércanos
2010-03-07 15:03
Zerrenda honi gehitu behar zaizkio aurreko edizioetan saridun izan diren Juantxo Urdiroz, Xabier Lopez Askasibar, Aitor Txarterina, Jose Ignazio Ansorena eta Xabier Diaz Esarteren izenak. Horrek ematen du lehiaketak lortu duen arrakasta eta mailaren berri.

Bestalde, heltzear den martxoaren 28an izanen da 2009ko edizioko lan saridunaren antzezpenaren estrainaldia. Segidan, hiru egunetan zehar, 1750 haurrendako eskola kanpaina burutuko da.

Izan ere, lehiaketa honek, 2.200 euroez gain, badu nekez ordain daitekeen beste sari bat: Nafarroako Antzerki Eskolak ekoiztu eta erakusgai jarriko du irabazlea suertatu den antzerki testua. Egileek nekez izaten duten zoria. Horrela gertatuko zaio martxoaren bukaera honetan Galder Perezi bere "Alex eta Arale"rekin.

Hona lehiaketaren zehaztasunak:
- 2.200 eurotako bi sari izanen dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.
- Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 15.a
- Egileak 18 urtetik gorakoa behar du izan, eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak, aretoetan emangabeak eta beste lehiaketetan saririk jaso ez duena.
- Nafarroako Antzerki Eskolan (San Agustin K. 5, 31001. Iruña)

Informazio gehiago:
www.pamplona.net
www.laescueladeteatro.com
948.420.960 eta 948.229.239

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu