Teknofiloen albistegia
3

EHUko zientzietako euskal lerroen urtemuga

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-03 : 12:03

Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia eta teknologietako karrerak hasi zituen lehen promozioaren 30 urte betetzen dira aurten karrera hasi zutenetik, eta 25 urte lehen promozio hartako batzuek karrera amaitu zutenetik. Hori dela eta, ekitaldiak antolatu dituzte martxoaren 5erako EHUko Leioako kanpusean. Interneten ere materiala biltzen hasi dira, hala nola Joserra Etxeberria fisikariaren eskoletako irudi hau.

Sarean webgune bat jarri dute urtemugaren bultzatzaileek. Talde bat ere bai Facebook-en. Era berean, promoziokoen zerrenda dute sarean, eta horietako mordo batek ostiralean Leioan izango dela baieztatu du.

Martxoaren 5ean burutuko den ekitaldirako egitaraua hau da:

  • 10:00 / 10:30. Dokumentazio banaketa, Zientzia eta Teknologia Fakultateko sarrera nagusiko atean.
  • 10:30. Arboretumean, zuhaitzen landaketa.
  • 11:30. Opari banaketa.
  • 12:00. Ekitaldia Aula Magnan.
  • Piskolabisa.

Baina Jesus Mari Txurrukak joriago kontatu du egitarauarena hemen. Lagun zaharrekin topo egitean izan beharreko portaeraz ere aholkuak eman ditu Txurrukak.

Fisika euskaraz, argazkia

Goian itsatsi dugun argazki horretakoa kontatu du blogean Joserra Etxeberriak. Euskadiko Kutxa edo Lankide Aurrezkiaren ekimenez egin omen zen argazki hori, baina urte haietako kontestuan ulertu behar da. Bereziki, Adolfo Suarezek egindako adierazpen txoro bat, zentzugabekeria zela euskaraz kimika nuklearraz inork jardungo zuela pentsatzea.

Joserra Etxeberriak erantzun zion (fisikariaren ikuspuntutik), euskaraz fisika nuklearra irakasteko bi gauza behar direla, euskara jakin, eta fisika nuklearra jakin.

Erantzunak

xuriken
2010-03-03 : 13:15

Argazi benetan polita...

Iñaki Murua
2010-03-03 : 22:37

Eskerrak gutaz gogoratzeagatik. Aipatu dituzuen bideetatik, besteak beste, izango dute interesatuek ostiraleko gora beheren berri



Eta zorionak zein eskerrak hemendik garai haietako irakasle zein ikaskideei: aurretiaz izan zirelako geuk ere, nork bere mailan, zerbaiti ekiteko modua izan genuen, eta, beharbada, izan ginelako beste batzuek izateko aukera izan dute eta izango dute.

Eneko
2011-01-10 : 00:21

EHUko Arboretumeko ospakizunari buruz prestatu den bideoa youtubera igo dute, hemen dago:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Ba, orain joan naiz justizia.eus eta euskadi.eu... (Benito Fiz)
Webgune publikoek lehen hit..., 2017-06-23
Kolonizazioaren lehenengo maila, hurrekoena, ga... (rmlozoya)
Hizkuntzakeriaren jokoa (II), 2017-06-09
Erabiltzailearen aurpegia
Ustez, konpondu dute arazoa. Esteka honetan aur... (Elhuyar )
Hiztegien erabilerari buruz..., 2017-05-18
Erabiltzailearen aurpegia
Testuan honakoa aipatzen nuen: "Beldur pixka ba... (Benat Agirre)
Arkhitektôon Biltzarra for ..., 2017-05-25
Erabiltzailearen aurpegia
Dirudienez, arazoren bat dago, bai. Jakinarazi ... (Elhuyar )
Hiztegien erabilerari buruz..., 2017-05-18

»» Jardun osoa