Teknologia albisteak

Twitter bidezko bigarren elkarrizketa egingo du Patxi Lopez lehendakariak martxoaren 8an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-05 : 19:03

Patxi Lopezek zuzenean herritarren galderei erantzungo die, Irekia atariaren bidez, datorren astelehenean. Galderak berari zuzentzeko, jada egin dakizkioke Twitter erabiliz, #irekiaLe gakoa erabilita. Erantzunak, astelehenean, martxoak 8, 12:00ak eta 13:00 bitartean.

Lehendakari kargura iritsi zenetik bigarrengoz egingo du hau EAEko lehendakariak. Iaz abuztuan izan zen, eta Sustatun aipatu eta jarraitu genuen.

Jaurlaritzak azaldu duenez, ekimena "lehendakariak lortu nahi duen helburuaren emaitza da, hau da, Administrazioa herritarrei gerturatzea eta pertsona orok lehendakariari galderak egin ahal izatea, zuzenean, bitartekorik gabe, herritarrari komunikabide eta kazetariei ematen zaien tratu bera eskainiz.

Astelehenean, jada zuzendu daitezkeen galderetako batzuk aukeratuko dituzte, eta baita astelehenean zuzenean egingo diren beste batzuk, eta horiei, lehendakariak zuzenean erantzungo die Twitter-en bitartez eta Irekia web orriaren bitartez ere bai. Bideoz ere emango omen dute Irekiaren bidez, ulertu dugunagatik.

Erantzun

Sartu