Teknologia albisteak

OpenOffice ezartzen hasiko da Jaurlaritza, Microsoft lizentziak erosteari utzi gabe

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-03 : 09:03

Eusko Jaurlaritzak urratsak emango ditu bere funtzionarioen lanpostuetan OpenOffice ofimatika programa librea ezartzeko. Legebiltzarrean emandako erantzun batean eman dituzte zehaztapenak: 2010. bigarren seihilekoan dira hastekoak, OpenOfficek ez du ordezkatuko MS Office (bi sistemak egongo dira ordenagailuetan), eta 7.000 lanpostutan ezarpena aztertzeko enkargua egin dute jada.

Oxel Erostarbe Aralarreko legebiltzarkidearen galdera bati erantzunez eman ditu datuak Jaurlaritzak. Erntzunean emandako azalpenak oso laburrak dira, lerro gutxi batzuk besterik ez, eta blog honetan jaso dituzte.

Emandako azalpenean egokia ez den zerbait ere ikusi dute software librearen aldekoak. Juanan Pereira ekintzaile eta irakasleak MS Office-rekin egin beharreko elkarbizitza kritikatzen du. Batetik, Microsoftek lizentziak saltzen jarraitzeko duen negozio monopolistiko biribilarekin jarraituko luke, aurrekontu publikoen bizkar; eta bestetik, alderdi praktikotik, bi programen elkarbizitzatik, langilearen erosotasunaren ikuspuntutik, aurrekoarekin jarraitzeak du zentzua, eta ezarritako OpenOffice hori behin ireki, eta ondoren ahaztea. Pereiraren ustez, ez da hori software librea ezartzeko modua.

Erantzun

Sartu