Sustatu logoa Teknologia albisteak

Xabier Silveira berriz ere egurra ematen

Sustatu
2010-03-05 15:03

Xabier Silveira berriro ere kritika gupidagabea egiten. Oraingo honetan, Ttipi-Ttapa aldizkaria eta telebista hartu ditu begitartean, eta baita, oro har, euskarazko komunikabideak. Euskara al da putre egiten gaituena?

Bertsolariaren beste polemika batzuk gogoratzearren:

Eleberria gaztelaniaz

A las ocho en el Bule eleberria idatzi ondoren, Koldo Izagirrek kritika egin zion eta sutan jarri zen Silveira Gara-ko hurrengo zutabean.

Iazko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Poto egin eta haserre azaldu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa batean.

Txapelketa hastekoa zela, haren babesle komertzialen inguruan ere polemizatu zuen Silveirak.

Aurtengo saio batzuk

Bertso Eguna 2010 izan zen urtarrilaren 26an Donostian. Han Silveirak izandako jarrera kritikatu zuen Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko kidea) Berriara bidalitako gutunean. Gaztelaniazko erantzunean Garan, sekulakoak Silveirak.

Otsailean Azpeitian izandako saio batean ere ez omen zen oso fin ibili Silveira, han izandako batzuen iritziz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu