Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal blindaturik ez dute nahi Kantabriako Alertakoek

Sustatu
2010-03-05 09:03

Kantabrian argitaratzen diren egunkarietatik, bakarra omen da fisikoki bertan inprimatzen dena, Alerta, Vocento taldeko Diario Montañés delakoak orain Bizkaian baitu errotatiba. Hori dela eta, publizitate kanpaina gogorrari ekin dio Alertak, beste egunkarien euskaltasuna salatuz.

Tres de sangre izeneko blogean azaldu da kanpaina honen berri. Kantabriako komunikazio eta marketin kontuak dira blog honen gaia.

Hona zenbait mezu: bat, bi, hiru, lau.

Ikusi dugun iragarkietako batean (ikusi ezkerrekoa) egunkari erosle bat zorrotz ageri da beretzat Alerta kantabriarra eskatzen kioskoan. Hala ere, bere izena Mikel dela ematen du. Ez ote da kontraesana?


Argazkiak.org | Alerta © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu