Teknologia albisteak
2

Ameriketako eszenak, eta hemen bertako eszenak

Erabiltzailearen aurpegia
Amodio Jauna
2010-03-02 : 13:03

Gauz goizean alaitsu esnatu gara, yourscenesucks.com webguneko irudiekin. Musika mugimenduak modu kurioso eta harpa-jotzailean marrazten ditu Rob Dobi argazkilari eta disenatzaile trebeak. Amerikako eszenari barre egirea erraza: eta geure eszenei eginez gero? Auzo bateko algara, beste bateko negarra.

Hor daude nire gogokoenak: Indie Jesus, The Myspace Whore, Threadless tankerako kamisetak aldatzen dihoan The Generic Emo Boy edo Apple Store Indie. Azalpenak batzuetan oso lokalak, edo iparramerikarrak dira. Baina gehienetan dibertigarriak. Aukera itzazu zure gogokoenak.


Promoziorako © cc-by: yourscenesucks.com

Eta nahi baduzu, Dobik marrazki bat egingo dizu 100 dolarrren truke.

Donostialdean ere egiten dira horrelakoak. 943ko aldizkarikoek hilero gai bat hartu eta gure fauna marrazten dituzte: Heavyak, pijoak, borroka... Vaya Semanitako batasunnis estilokoak ahaztu gabe. Baita, Zaldieroaren marrazki agian ironikoak / salaketak umoretsuak, estilo jakin bati dagozkionak,

Gehienetan horrelako estereotipoak (edo estereo-tipoak) irribarrea sortzen dute; baina, etiketak barruan hartzen bazaitu? Umorea agertuko duzu; ala haserrea? Erraza da kanpoko etiketeei txantxa egitea, baina agian bertako jendea izanda, gauza zailagoa suertatzen da. Beste (estereo)topikoa erabiliz, ez gara herri aurreratua izango gure buruari adarra jo arte? Txo, begira Danimarkarrak eta haien Ala (hala!) kontua.

Erantzunak

amodi-o
2010-03-03 : 10:13

ez ahaztu ziberespazioko neska gazteak: Chon-E


adibideak:


eta abar, eta abar....


Chavez jauna
2010-03-04 : 15:14

Eta non ikusten da bada Boliviako indigenen irudia?



Mingarri egiten zait Amerikarra terminoa soilik iparamerikarrei buruz hitzegiteko edo estatubatuarrei buruz hitzegiteko erabiltzea.



Ea beste amerikarrenaganako errespetua erakutsiaz lortzen dugun ez orokortzea, eta bide batez aldatuiozue izenburua!

Erantzun

Sartu