Sustatu logoa Teknologia albisteak

Horma-garbitzailearen grafittia?

Iñaki Olano
2010-03-06 10:03

Zumaiko Euskotren geltokira doan tunelean hauxe topatu dut, askalo noiztik dagoen baina orain arte ez diot erreparatu...


Argazkiak.org | Mai lof stencil © cc-by-sa: axiomaxio

Zeloz itsatsitako afitxaren stencil-a da (txantiloiz eta espraiz edo esponjaz egiten den grafittia). Hutsunea finkatzen du horman. Nahita eginiko grafittia, ala kasualitate hutsa?

Mai (love) hori du gainera barruan, imaginazioa libre, (Mai Arregi kazetari txantxikua berriro ere hormatan, "Mai Nazionala Askatu" inpagable hartan legez?). Horma garbitzaile batek bere lana inmortalizatu nahian une batez grafitero izan nahi? Norbaitek sprayz zentsuratutako orri bat kentzean horman geratzen den emaitza?

Egileak sarean gure pitokeriak irakurtzen baditu, mesedez argi beza, aurrerantzean Zumaiko tunel horretako ikono obsesibo horren jatorria zein den... hurrengo horma-garbiketan desagertu aurretik.


Argazkiak.org | Mai lof stencil © cc-by-sa: axiomaxio

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu