Teknologia albisteak
3

Tik abiatuko diren aire-bide berriak sortu ditu Vueling-ek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-03-08 : 12:03

Eztabaidagarria suertatu da kontua lehenago ere: euskaraz egiten saiatzen dena zigortzen dugula euskaldunok, akatsak kritikatzen ditugunean hemen edo beste foro publiko batzuetan. Euskaraz ari dena kritikatu eta bitartean, gaztelaniaz ari dena, lasai utzi. Eta hala ere, isilik geratzea ere hain da zaila... Hegazkin konpainien kasuan, bakarra dago euskaraz propaganda egin eta webgunea euskaraz duena, Vueling, baina kontxo, gauza batzuei ez erreparatzea zaila da gero!


Argazkiak.org | Vueling detailean © cc-by-sa: sustatu

Hegaldi berrien iragarkian, Tik abiatuko diren aire-bide berriak sortu ditugu Bilbao.

Gaztelaniazko iragarkietan ere hizkuntza nahasketak egiten ditu Vueling-ek, eta horren adibide ote da euskara prepositiboaren adibide berri hau? Gure ustez ez: Flying gaur means vueling esaldia ere badago iragarkian, eta kasu horretan kode-nahasketa horren adibide egoki samarra iruditzen zaigu, baina besteak gehiago dirudi aldrebeskeria.

Izatez, iragarki konpletoaren behekaldean, kalitate kontrol faltaren zantzuak daude: automobilen jasita, precio hoberenetan, informazio gehiegotarako...


Argazkiak.org | Vueling tik © cc-by-sa: sustatu

Nolanahi ere, Vueling.com euskaraz!MD5! dagoela txalogarri iruditzen zaigula aipa dezagun berriz ere, baita webgunea txukun dagoela ematen duela (baina zuzentzaileen errepasoa ere ez zen tarteka gaizki etorriko).

Erantzunak

joxe
2010-03-08 : 13:18

Niri gauza bera gertatu zait asteburuan Barakaldoko Media Markt-en. Sorpresa ederra eskaintzak 'euskaraz' izateko ahalegina... baina nahita ere ezin da hain txarto egin!


 


 

Ba hori, zaila dela horrelakoetan poztu ala haserratu beharra dagoen erabakitzea!

Luistxo
2010-03-09 : 09:56

Tik abiatuko diren euskara bada... akaso modako kantua ere bai: Tik Tok.


Horra bertsio ofiziala, baina beste hau, frikiagoa eta txuloagoa.



Mediamark-tekoak ere, tremendoak.


Sustatu
2010-03-09 : 11:31

Saltoki kateak aipagai ditugunez, Twitterreko Sustaturen jarraitzaile bati irakurri diogu gaur: Berriozarko Decathlonen euskaraz dagoen kartel bakarra


Erantzun

Sartu