Teknologia albisteak
4

Crystal Fighters: aurreskua eta txalaparta Londrestik?

Erabiltzailearen aurpegia
indezent
2010-03-04 : 11:03

Jatorri euskalduneko dantzaldiak Londresen. Crystal Fighters izena dute eta Londreskoak dira. Bai bai, londondarrak.

Ematen duenez, kantaria napar baten semea da eta bera aitaren kultura integratu du bere musika eta ikuskizunean.

Beraien myspacean napar moduan agertzen dira eta jarraian dituzuen bi bideoklipak zalantzan jarri naute. Hala ere, ez, britainiarrak dira eta ematen duenez, naihiko ezagunak egiten ari dira irletan.

Apirilaren 2an Bilbon izango dira Kafe Antzokian.

Gero egongo da batenbat facebookek ezertarako balio ez duela esaten duena baina gaur bertan izugarrizko aurkikuntza egin dut sare sozial honi esker, Crystal Fightersen hauxe.

Erantzunak

Iras
2010-03-04 : 12:04

Azaroan (gaizki ez badut gogoratzen) ere Kafe Antzokian izan ziren eta izugarrizko ikuskizuna eskaini zuten. Ni ez naiz musika elektroniko zalea baina kontzertu bikaina eman zuten. Eskenatokian jartzen duten energiagatik eta kantariak ematen duen showagatik soilik merezi du!

Irati
2010-03-04 : 13:08

Kantariak azentu espainiar/euskalduna (bai, berdiank dira) dauka ingelesez, hau da, ez da nere ustez britaniar jatorrikoa.

Arisanz
2010-03-04 : 13:46

Guztiz ados Iras-ekin. Ni ere egon nintzen Kafe Antzokian eman zuten kontzertuan, eta primeran pasatu genuen!

arka!
2010-03-20 : 10:59

Erantzun

Sartu