
Betidanik gustatu izan zaizkit hitzak, eta horiek bezainbeste, ia-ia, hitzekin zerikusia duten lehiaketak, jokoak Etxean nagoenean, adibidez, askotan pizten dut telebista Pasapalabra programaren azken txanpa ikusteko, non alfabetoko hitzez osatutako erroskoa azaltzen den. Eta beti inbiditan! Euskaraz horrelako zerbait egongo balitz, etekin polita aterako nioke . Ba, horra, hemen da Hitzapasa.
Orain dela hilabete batzuk Scribusen manuala atera genuela. Euskaratu ere egin genuen, eta orain berrikuste lanak pasa eta gero (eskerrik asko Isusko Diez), dagoeneko bukatutzat eman dezakegu Euskarazko bertsioa.
Udaltop Udaletako Euskara-Zerbitzuen II. Topaketetan izena emateko epea zabalik dago. Martxoaren 22a arte edota plazak bukatu arte izango da matrikula egiteko aukera. Izen-ematea eta ordainketa egin duzuenok gaurtik aurrera ponentziak eskuratzeko aukera izango duzue zuen erabiltzailea eta pasahitza jasoko baitituzue zuen e-postan.
John Carlin atzo Donostian zegoela aprobetxatuz, aukera ezin hobea zen jendaurrean galdetzeko ea zer kristo gertatu zen Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa famatuarekin.
Asteon Goiena Telebistan elkarrizketa egin diogu Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari. Egunkaria-z gain, euskararen erabileraz, ETBz eta tokiko euskarazko hedabideez jardun du. Hemen duzue elkarrizketa ikusi eta entzuteko modua.
Greziak bizi duen krisi ekonomikoa zenbakiz beteta azaltzen dute hedabideek. Bilduma bat egin dugu, Greziako Estatuak defizita murrizteko hartzen ari den neurrietako batzuekin. Datu gehienak webgune honetatik atera ditugu. Atzo ere, greba orokorra deitu zuten sindikatuek Grezian. Bide batez, Google Public Data zerbitzua martxan jarri dela-eta, ikusi konparazioa Greziako eta Espainiako langabezia tasena.
Ez da berria zakil itxura hartzen duten logoen kontua, kontrakoa, Interneten asko zabaldu eta lehiaketa propioa edukitzera iritsi dira: Phallic logo awards. Urrun jo barik, guk ere lehenago idatzi izan dugu gai horren gainean.
Argazkiak.org | Ederto harakin taldea © cc-by-sa: goioarana
Igandean hiru bozkaldi ezberdin antolatuak dira Ipar Euskal Herrian. Iparraldeko Euskal Irratiek gaualdi berezia antolatu dugu arratsaldeko 6etatik goiti. Datuak ere internetera igoko ditugu, www.euskalirratiak.info webgunera
Baskoniaren partidua amaitu aurretik bota du kronika Marca-k sarera. "Caja Laboral se despide de la euroliga con una bochornosa actuación". Marca da Espainiako kirol webgune eta egunkari indartsuena.
Zientziaren KutxaGuneak Gipuzkoako Bioaniztasunaren inguruko argazki lehiaketa amaterra antolatu du. Lanak formatu digitalean auzkertu beharko dira 2010eko apirilak 30 baino lehen.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Gari Araolaza
Ostiralean, martxoak 12, gaueko 9etan, Bilboko Hikaateneoan (Ibeni kaia 1 behea, Atxuri, Bilbo, San Antonen aurrean) Vanessa Schmitt ikertzaile navajoak navajo herriaren hastapen-narrazioak azalduko ditu, kultura horretako sinbolo, izaki eta kontakizun tradizionalen berri emanez.
Zuetako batzuek jakingo duzuen moduan Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultatean 3. urtez Huhezinema antolatu dugu: Film labur eta dokumentalen jaialdia, Apirilaren 27tik 29ra bitartean. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12an, bihar, ostiralean amaituko da.
Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) Loiolako hegiak kaleratu du, azken bake eta normalizazio prozesuaren kronika xehe bat, orain arte ezezagunak ziren hainbat datu ere plazaratzen dituena. Protagonista zuzenen lekukotasunean oinarrituz, guztiok arduratzen gaituen gai minbera bati buruzko berebiziko dokumentua lortu du, zeresana emango duena. Gaur goizean aurkeztu da liburua prentsaren aurrean, eta bihar hilak 11 izango da jendaurreko aurkezpena 19.00etan Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoain). Dagoeneko salgai dago liburua.
Komunikaldiak gaur Eskoriatzan, telebista munduko profesionalak eta ikasleak aurrez aurre. Nireak baina, blogosferatik egiten den gogoeta izan gura du. Telebista eta Internet zelan bizi ditugun guk. Subjetiboa da guztiz idatzia, gure jarduna den bezala. Ikusentzunezkoen koloreak marrazten ari garelako blog partehartzaileetatik ere. Elkarrizketa audiobisualean murgiltzen ari gara, eta adibideak saran.
Durangoko Berbaro euskara elkarteak langileak behar ditu udaleko euskara plana kudeatzeko. Eginbehar nagusiak: langileek euskaraz lan egiteko trebatze saioak antolatzea eta ematea eta udalaren planaren jarraipena egitea.
Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako zenbait ikaslek Konponbit zerbitzua sortu dute, informatikako konponketak eginez eta aholkuak emanez, diru pixka bat ateratzeko ikasketa bidaiara begira. Borondatea kobratzen dute. PC, Macintosh, wifi eta router kontuak, eta beste era bateko elektragailuak (DVDak eta) konpontzeko prest.
Cristina Enea Fundazioa, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeak, Donostia beste begi batzurekin ikusteko aukera ematen hasiko da martxoaren 18tik aurrera. Hiriko natura izenarekin, egitasmoak bi zati izango ditu. Bata, erakusketa. Cristina Enea Fundazioan bertan, Donostiako hiru harresitan aurki dezakegun bioaniztasuna erakutsiko dizuegu. Harresiak Cristina Enean bertan dagoena, San Bartolomekoa eta Paseo Berrikoa dira. Ikusentzunezkoen eta panelen bidez harresietako bizitzaz ohartuko gara.
AEK eta KORRIKAren arduradunak Dublinen izango dira aste honetan, bihar Belfasten hasiko den Rith 2010 ekitaldian. Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean. Gaelikoaren aldeko ekimen hau lehenengo aldiz egingo da aurten, urtero martxoan ospatzen den Gaelikoaren Astearen baitan, baina hemendik aurrera bi urterik behin antolatzeko asmoa azaldu dute eragileek.
Txorrada bat idatzi dut. Eta gogoa lotu zait aspaldiko tontakeria ahaztu bati. Eta berritu egin zait tontakeria hura idatzi nueneko unearen gozamena. Baina idatzitako hura desagertu zen, lotsak ala beldurrak bultzatuta. Ideia bikain bat zenaren bozetoa, urratu batez estalia. Eta horrela hainbat eta hainbat. Orain, idatzi eta marraztutako denak gordetzen ditut, ia maniatikoki, gazteagoko ezkortasun haren kalteaz jakitun. Inoiz baliatuko ditudalakoan. Hitzokei egitasmoak balio bat badu, halako erokeriei bidea ematearena.