
Tuenti sare sozialean jokoak sartu dituzte iragan astean. Ezezagunekin edo Tuentiko zure lagunekin erabili ditzazkezu, eta, joko horien artean, deigarria egin zaigu Jai Lai izenekoa: eskupilotan aritzeko bideojokoa. Proba bat egin dugu eta bideokaptura ekarri dugu hona:
Joan den larunbatean, Sustatuko irakurle askok egin zenuten topo abisu larri batekin: Sustatu.com bisitatzea arriskutsua izan zitekeela eta kontuz ibiltzeko. Larunbat goizean detektatu zuten gure teknikoek zuloa. Eta berehala itxi zuten, arratsaldez ordea, abisuak jarraitu zuen, baina ordurako Sustatu segurua zen, nahiz eta gunea oraindik zerrenda beltz batean zegoen. Zerrenda horretatik igandean irten zen Sustatun, eta gaur astelehenez konprobaketak egin ditugu gure jarduna normaltzeko.
Bete berri dut aspaldiko gogo bat: Kazetaritza ikasketak egitea. Lau urtean Leioara joan-etorrian ibili eta gero, azkenean, bukatu ditut ikasketak. Goi mailako edozein ikasketak, logikoa denez, norberaren baitan uzten ditu arrasto garrantzitsuenak, bertan geratzen direlako ikasitakoak eta bizi izandako esperientziak. Hala ere, inguruko gauza arruntenetan ere aurki daitezke egindako ibilbidearen zantzuak. Hona hemen aztarna horien bilduma txikia.
Argazkiak.org | Boligrafoak © cc-by-sa: goioarana
Bai Euskarari Ziurtagiriak 10 urte bete ditu. Sortu zeneko irizpideari jarraituz indarrak batu eta biderkatu behar ditugu norabide berean. Atzera begiratzea ariketa ona izaten da aurrera segitzeko bulkada eta indarra hartzeko asmoarekin eginez gero.
KZgunetik mezu bat jaso ondoren erabiltzaile izandako batek botatako galderak. Duela gutxi ene herriko KZgunetik mezu elektronikoa ailegatu zait. Argazki lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea. Mezua euskara txukunean eta gaztelania are txukunagoan zegoen idatzita. Mezua irakurri eta telefonia enpresa baten publizitatea iruditu zait, goitik behera. Pribazitate politika oso eztabaidagarria duen enpresa baten publizitatea ere hortxe, ageri-agerian.
Trikuharri taldearen Galtzagorriei to, Inaxito! antzezlanaren esketxak sarean ikusgai daude jadanik. Apirilaren 10ean Zarauzko Lizardi antzokian grabatutako emanaldiaren ostean, udazkenerako DVDa kalean izateko lanean ari da Trikuharri taldea, paper gaineko ipuinarekin batera.
Hitzezko paisaiak: Harkaitz Cano, Oier Guillan, Arantxa Iturbe, Antton Erkizia. Lau idazle, lau soinuzko grabaketa entzuten. Entzuten entzuten bezala, edo idazten entzuten. Nahi bezala. Sartu eta entzun zuk ere.
Eibarko Udalak jaietako txosnak tokiz aldatzea erabaki du, inplikatutako eragileekin hitz egin gabe, jaietarako 2 aste falta direnean, eta leku berriak txosna guztientzat tokia ez duenean. Sanjuanetan txosnak jarri nahi ditugun eragileok, Jaixak Herrixak Herrixandako batzordetik aho batez defendatzen dugu orain arteko lekua mantentzea. Gaur eguerdian prentsaurrekoa egingo da kontu honen inguruan Eibarren.
Argazkiak.org | Gazte Eguneko Bazkaria © cc-by-sa: jaixakherrixandako
AHTri desobedientzia zibilaren bitartez aurre egiteko Mugitu! Mugimendua sortu da. Desobedientzia ekintza batean egin da aurkezpena. Gaur goizeko 10:30etatik aurrera, Abiadura Handiko Trena gelditzeko Desobedientzia Zibileko ekintza egin dugu Donostian Gipuzkoako Ogasun (Hacienda) Ordezkaritzaren bulegoetan. Horrekin batera AHT gelditzea helburu duen Desobedientzia Zibileko Mugitu! Mugimendua, M!M, aurkeztu da.
Gaur hasiko da Mundiala edo Futboleko Mundu Txapelketa Hego Afrikan. Espero zen Nelson Mandela presidente ohia azalduko zela inaugurazioan, baina ez da joango: gaur goizaldean trafiko istripu batean 13 urteko bere birbiloba hil da, Zenani Mandela (argazkian berdez) izeneko neskatoa. Horrez gain, mundiala saretik jarraitzeko informazioaren erreferentzia nagusietan bi ahalegin berezi komentatuko ditugu, Googlerena eta Twitterrena.
Argazkiak.org | Google eta Mundiala 2010 © cc-by-sa: sustatu
Multimedia komunikazioan trebakuntza berezitua lortu nahi duten lizentziatu berriei zuzendua dago Master ofizial hau, baita multimediak dakartzan joera komunikatibo berrietarako prestatzeko gogoa daukaten profesionalei ere. 2010-11 ikasturterako aurre-matrikula zabalik uztailaren 2ra arte.
Windows 7 sistema eragilearen euskarazko bertsioa prest dago, eta Microsoft-en webgunetik jaitsi eta instalatu daiteke. Windows eta Office-ko azken euskaratzeak bezala, LIP izeneko pakete arin batekin instalatzen ahal da euskaratzea, baina horretarako, jakina, Windows 7 martxan izan behar duzu ordenagailuan.
Bilboko Areatzako zubiaren eskudelan giltzarrapoak jartzen hasi da jendea azken hilabeteotan. Hedatzen ari den maitasun erritual bat da giltzarrapoa itxi eta giltza ibaira botatzea.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Urtzi Jauregibeitia
Literaturiaren zapore goxotik izerdiaren zapore gezara egingo dugu salto datorren asteburuan, Larrabetzun. Ekainaren 11, 12 eta 13an minbizia duten umeen aldeko I. Alebinen futbol 7 txapelketa ospatzera goaz. Okasiorako sortu dugun bideoan, modu batean edo bestean, Larrabetzura lotuta dauden Gorka Iraizoz, Gotzon Barandiaran, Toti Martinez De Lezea, Jose Mari Agirretxe " Porrotx " eta Uritarra Futbol eskolako jokalari eta entrenatzaileek hartu dute parte.
Emakumeok Plazara proiektu eta webgunearen helburu nagusiak dira emakume sortzaileei espazioa eskaini eta bilaketa errazak egiteko tresna denen eskura jartzea . Proiektuaren jendaurreko aurkezpena, ekainak 10 ostegunez, Donostiako Dokan 19:30tan.
Izenburua irakurri eta erlijioaz berba egingo dudala pentsatuko duzue. Ez, Zer erantzi sailean idaztea tokatu zaidanez, ziur egon ez dudala katolikotasunaz hitz egingo, ezta sakramentu horretaz ere. Pena da, gauza asko baitaukat esateko jai honen gainean. Izenaz hasita (jaun hartzea, gogorra, e?) eta parafernalian amaituta. Baina stop! Nire eginkizuna arropa da!
Egun tristea da gaurkoa euskaltzaleontzat. Izan ere, Iñaki Arregi Ihartza euskaltzalea, eta hainbat urtez euskararen alde lan egin duen lankideak utzi egin gaitu. Gaur goizean hil da, gaixotasun larri bati aurre egiten urtebete eman ondoren. Sorreratik UEMAren koordinatzaile izan dena gaur goizaldera hil da.
Mintzapraktika programek aisialdia, gozamena eta euskara uztartzen dute, eta, hiru elementuok kontuan hartuta, udan ere mingaina astindu nahi duten mintzalagunentzako aukera berri bat landu dute elkarlanean Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak. Hala, uda honetan euskara praktikatu nahi duten mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dauden 17 baserritan izango dute horretarako aukera. Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke.
Abioi bat ezezagunez bete dute euren artean ligatu dezaten, Meetic bikotea bilatzeko webgunea eta Spanair konpainiaren ekimen batean. Antza denez, AEBetan-eta antolatzen dira hegaldi pribatu-bereziak bertan doan mundu guztiak txortan egiteko. Txiste txarra bururatu zaigu: euskaraz Air In-txorta izango litzateke hori, ezta?
Umeei bertsogintzarako gustua transmititzen saiatzen da Berrizko bertso-eskolan Miren Amuriza: bertsogintzaren giroan sartzea, lantzean behin bertso-saioetara joatea, euren bidea egin dezaten gero.