Teknologia albisteak

Minbizia duten umeen aldeko 1. alebin futbol-7 txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia
Uritarra futbol eskola
2010-06-09 : 15:06

Literaturiaren zapore goxotik izerdiaren zapore gezara egingo dugu salto datorren asteburuan, Larrabetzun. Ekainaren 11, 12 eta 13an minbizia duten umeen aldeko I. Alebinen futbol 7 txapelketa ospatzera goaz. Okasiorako sortu dugun bideoan, modu batean edo bestean, Larrabetzura lotuta dauden Gorka Iraizoz, Gotzon Barandiaran, Toti Martinez De Lezea, Jose Mari Agirretxe " Porrotx " eta Uritarra Futbol eskolako jokalari eta entrenatzaileek hartu dute parte.

Uritarra Futbol Eskolak, txapelketa honen bitartez, eta bere filosofiarekin bat eginez, futbol erregionaleko eta internazionaleko lehen mailako taldeen artean bizikidetza eta kiroltasuna garatzen den urteroko kirol ikuskizuna burutu nahi du.

Txapelketa honetan eskolaren etapa amaitzen duten jokalariak saritu nahi dugu. Infantiletara igaroko diren eta eskolarekin beste kontestu batean lotuta egongo diren alebinei, hain zuzen ere.

Kirola balio positiboak sustatzeko lanabesa legez ulertu nahi dugu eta, kasu honetan, minbizia sufritzen duten familiei gure babesa agertu.

Txapelketan lortutako etekin guztiak ASPANOVAS elkartearentzat izango dira. Eta berau egitea ezinezkoa litzaiguke Uritarra Futbol Taldeko zuzendaritzako kide eta gurasoen laguntza barik.

Txapelketa honen lehen fasean, talde bizkaitar desberdinek hartuko dute parte (Santutxu, Baskonia, Galdakao, kamutsa, bat Danok, Bermeo, Gernika...) eta bigarren fasean 1ª mailako taldeen azpiko kategorietako ordezkariek (Racing, Atletico De Madrid, Zaragoza, Sporting De Gijón eta Bilbo Athletic) eta gaur egungo errealitate futbolistikoko beste talde batzuk (Antiguoko K. E, Eibar,...)

Okasiorako sortu dugun bideoarekin amaitu nahi dugu (hor goian duzue). Bertan parte hartu duten guztiei bihotzez bere laguntza eskertuz eta, datorren asteburuan ere, Larrabetzura urreratzeko deia eginez.

Gozatu!

Erantzun

Sartu