Sustatu logoa Teknologia albisteak

Air In-txorta

Sustatu
2010-06-08 12:06

Abioi bat ezezagunez bete dute euren artean ligatu dezaten, Meetic bikotea bilatzeko webgunea eta Spanair konpainiaren ekimen batean. Antza denez, AEBetan-eta antolatzen dira hegaldi pribatu-bereziak bertan doan mundu guztiak txortan egiteko. Txiste txarra bururatu zaigu: euskaraz Air In-txorta izango litzateke hori, ezta?

Kanpainarako webgunearen bitartez 6.000 lagunek eman zuten izena eta horietatik 46k irabazi zuten zozketa.

Plana: Bartzelonatik Veneziara hegaldia, pintxoak eta edariak vaporetto batean... eta ea zenbatek ligatzen duten. Kronika honetan (gaztelaniaz) kontatzen dutenez muxu batzuk egon ziren.

Hala ere, ez dakigu hegazkinean muxuetatik haratago mugarik ote zuten. Spanairren baldintzetan ez dugu halakorik aurkitu, baina Singapur Airlines enpresak behintzat debekatu egin zuen bere suitetan sexu harremanak izatea. Hona Teleberriko albistea:

Nola geolokalizatu hegaldiko txortaldia?

Arazo bat planteatzen da hegaldian sexu harremanak mantendu nahi dituzten geek batzuentzat: Bilbotik Veneziarako ibilbide bat markatu daiteke Tagzanian adibidez. Badaude zerbitzu batzuk sexua non izan duzun esateko aukera ematen dizkizutenak, Jozulinek urrian Fuckzania batailatutakoa kasu. Baina halako ibilbiderik ezin markatu bertan. Mapako zein puntutan jarri txintxeta?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu