KZgune delako horiek zer dira?
2010-06-13 10:06
KZgunetik mezu bat jaso ondoren erabiltzaile izandako batek botatako galderak. Duela gutxi ene herriko KZgunetik mezu elektronikoa ailegatu zait. Argazki lehiaketa batean parte hartzeko gonbitea. Mezua euskara txukunean eta gaztelania are txukunagoan zegoen idatzita. Mezua irakurri eta telefonia enpresa baten publizitatea iruditu zait, goitik behera. Pribazitate politika oso eztabaidagarria duen enpresa baten publizitatea ere hortxe, ageri-agerian.
"KZgunea ez da erakunde publikoa?
Zergatik bidaltzen didazue Movistar eta Facebook enpresetako pubilizitatea?
Nork eman dizue Web Accessibility Citification AAA hori?
Zer ematen dizue Microsoftek haiekin hain goxo elkarlanean aritzeagatik?
Horrela jarraitzen baduzue zuen mezuak zuzen-zuzenean SPAM karpetara bideratzen hasi beharko!"
KZgune batean egon nintzen azken aldian IT txartel horietako bat eskuratzeko esperimentua egin nuen. Euskaraz. Bertoko langileak esan zidan urtetan ni nintzela txartel hori euskaraz ateratzen saiatzen zen lehena. Agian horregatik topatu nituen galderen kopuru handi bat edo gaizki euskaratuta edo euskaratu gabe.
Lotsagarri iruditu zitzaidan azterketa. Microsoft enpresako programa bat modu jakin batean erabiltzen jakin behar da txarteltxoa eskuratzeko. Hainbat lanpostu publikotan ezinbestekoak direla IT txartel horiek entzun dut.
Software libreak oraindik bide luzea egin beharko!
P.S. Azkenean azterketatxoa gainditu nuen, ez pentsa ez gainditzeak haserre nauela KZgunearekin. Baina txartelaren bila ez naiz oraindik joan.
Erantzunak kargatzen...