Mundialaren irekiera eta jarraipen aukerak Twitter eta Googlen
2010-06-11 12:06
Gaur hasiko da Mundiala edo Futboleko Mundu Txapelketa Hego Afrikan. Espero zen Nelson Mandela presidente ohia azalduko zela inaugurazioan, baina ez da joango: gaur goizaldean trafiko istripu batean 13 urteko bere birbiloba hil da, Zenani Mandela (argazkian berdez) izeneko neskatoa. Horrez gain, mundiala saretik jarraitzeko informazioaren erreferentzia nagusietan bi ahalegin berezi komentatuko ditugu, Googlerena eta Twitterrena.

Argazkiak.org | Google eta Mundiala 2010 © cc-by-sa: sustatu
- Twitterren, ustez mundialari buruzko eta talde bakoitzari buruzko tweet interesgarrienen bilduma (momentuz ez diogu erabilgarritasun handirik ikusten, ikus adibidez NED edo Holanda sakatuta zer agertzen zaigun: ezer ganorazkorik ez).

Argazkiak.org | Twitter eta Mundiala 2010 © cc-by-sa: sustatu
- Googlen, Mondiale, Mundial edo Worldcup bilatzen baduzu, goian panel batean agertzen zaizu, azken emaitzekin eta sailkapenekin. Scroll egin beherantz, eta hurrengo orrietara igarotzeko interfazean aldaketatxo bat ere nabarituko duzu.

Argazkiak.org | Google eta Mundiala 2010 © cc-by-sa: sustatu
Beste erreferentzia batzuk:
- Argia.com-en Hegoafrikari buruzko kanala.
- Jokin Lacallek aurkitu duena, Mundialerako estrategia desberdinak selekzio batzuen kasuan.
- RojaDirecta webgunean saretik streaming bidez partida desberdinak jarraitzeko aukera aurkituko duzu.
Erantzunak kargatzen...