
"Mintza hadi, lagun!" eskuliburuaren egile Ritxi Lizartzak hitanoari buruzko hitzaldi bat emango du Tolosan, ekainaren 22an (asteartea), Elduaien hizkuntza eskolak antolatuta. Arratsaldeko 18:30ean izango da, Gorosabel kaleko 40an. Gainera, uztailaren 5etik 16ra, ikastaroa emango du eta izena emateko epea zabalik dago.
Edo egunero bere buruaren erretratu bat. Horixe da Ion Markelek duela ia urtebete martxan jarri zuen proiektuaren izenburua eta datorren astean bukatuko duena.
Kulturaren Euskal Planaren baitan dantza sektoreak identifikaturiko behar nagusienetako bat, Euskal dantza balioan jartzea alegia, gauzatzen laguntzeko asmoarekin, Gipuzkoako Foru Aldunditik gogoetan sakondu eta pauso irmoak ematen joateko lagungarri eta argigarri izango den ikerketa jarri genuen abian 2009an. Oraingoan ordea, ikerketa honen ondorio eta hausnarketak partekatu nahi ditugu zurekin Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian gaur astelehena ekainak arratsaldeko 19:00etan burutuko dugun jardunaldian.
GureGipuzkoa.net | Dantzariak © CC-BY-SA: Elósegui Irazusta, Jesús; Aranzadi Zientzia Elkartea.
Greba Orokorra ez da aski izango, ekintza gehiago beharko dira langileen aurkako erasoak geldiarazteko. Euskal sindikatuek erantzukizun handia dute une honetan. Ausardiaz eta azkartasunez jokatu behar dute. Mugak apurtzeko une aproposa da. Aurrera pauso handia eman dezakete garai berrietarako.
Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan Villabonako (Gipuzkoa) Mintzola Etxean, Bertsozale Elkarteko egoitzan. Hitzarmenaren arabera, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 141.670 euro bideratuko ditu Bertsozale Elkarteak 2010 urtean garatu behar dituen hainbat egitasmo finantzatzeko. Hain zuzen, lau esparru hauetan eragiteko: kudeaketa orokorra, komunikazioa, transmisioa eta ikerkuntza.
Ostegunean eman ziren aditzera aurten San Ferminetako Mikroipuin Lehiaketako saridunak nor izan ziren. Mundu osoko ia 300 lan aurkeztu dira lehiaketara eta euskarazko bi lanek aurrenengo 10 artean egotea lortu dute. Blogsanfermin atariak eta Principe de Viana ardandegiak antolatzen dute ekimena, aurtengoa 2. edizioa dutela. 10 ipuin sarituak liburuxka batean publikatuko dira, San Fermin jaietan zehar kaleetan banatzeko. Hona hemen 2.saria, Isiltasuna izenekoa, Debako Aitor Gonzalezek bidalia.
Elhuyar Fundazioaren VIII. Zernola Olinpiadaren festa BTEK teknologiaren interpretazio-zentro berrian ospatu da aste honetan. Vitoria-Gasteizko Jesus Obrero ikastetxeko ikasleek jaso dute zientzia- eta teknologia-olinpiada honetako lehenengo saria. Bigarren eta hirugarren postuetan Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako eta Urretxuko J.M. Iparragirre ikastetxeko ikasleak gelditu dira, hurrenez hurren.
Igandean Donostiako erraustegiari moratoria ezartzearen aldeko manifestaziora deitzen duen irrati kuña erretiratu du EiTBk, lau egunez antenan egon ostean.
Hauxe da kuña:
euskaltube.com audioak | Izenburua: Kuina manifa moratoria | Erabiltzailea: makapillo
Martxoan iragarri genuen Sustatun Tuentik checkin egiteko aukerarantz jo zezakeela, "laster, Tuenti erabiltzaileek aukera izango dute une bakoitzean zein lekutan dauden esateko". Duela zenbait aste posible da Tuentin checkin egitea, eta proba bat egin dugu hemen erakusteko.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Blackberry batetik checkin egiten Tuentin | Erabiltzailea: sustatu
Beste behin ere tortura testigantza heldu zaigu Espainiako ziegetatik. Beste behin ere tortura matxista sexualak euskal herritar (emakumezko) baten aurka. Goiza bada ere, barruak nahigabeturik sentitzen ditut dagoeneko. Gaur ere bai. Egunkariari errepasoa egin eta egunero-egunero aurkitzen dut gertaera atsekabe-emangarrien berri. Guarkoan are lazgarriagoa iruditzen zait leiturikoa. Gizon batzuek emakumezko bat eure esku izan dute, mundutik isolatuta, eta guztizko zigorgabezian nahi izan dutena egin diote.
Greba Orokorra sarean antolatzeko deialdi irekia egin dugu. Ostegun honetan, ekainak 17, eta Euskal Herrian gaueko 22:00ak direnean hitzegin izeneko irc kanal berezian batzarra egingo dugu.
Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak denon eskura dauden abenturak kontatuko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik gertuago egiten diren txangoak.
Ricardo Iglesiasek Surveillance Cameras: they are alive!!! lanaren lehenengo bertsioa aurkeztuko du Sónar-en, Musika Aurreratuaren eta Arte Multimendiaren Jaialdian. Aipatutako proposamen artistikoak KREA Adierazpen Garaikidearen, Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak sustatutako proiektu kulturalaren, beka jaso zuen 2009an. Sonar gaur hasten da, eta etzi amaituko da Bartzelona.
Sanmarkok Jardunaldia antolatu du atez ateko bilketa selektiboaren abantaila ekonomikoei buruz. Bihar ekainak 18 izango, ostiralean alegia, Donostian, goizeko 11:00etan, Gipuzkoako Merkataritza Ganbaran. Hizlaria Jordi Colomer teknikaria izango da, Sanmarkoren lehendakaritzaren aholkulari dena, eta aditua atez ateko ezarpenetan.
Ekaina eta urria artean garatuko den ZoOo egitasmoaren bigarren edizioa da honakoa. Aurten baita ere animalien mundura begira jarriko gara baina oraingoan, bere hots esparrutik edo sonorotik. Hau da, animalien mundu paralelo hori so egiteko ibilbide akustiko bat proposatzen du egitasmo honek. Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Arteleku Arte Garaikideko Zentruko Audiolab sailarekin eta Gasteizko Amarika Proiektuarekin elkarlanean garaturiko proiektua da ZoOo.
Usurbil Erraustegiaren Kontrako kideek dei publikoa egiten dizuegu gipuzkoar zein euskal herritar guztioi datorren igandean, ekainak 20, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Bulebarrean egingo den manifestaziora hurbildu gaitezen. Egun horretarako Osasunaren alde, Moratoria, Errausketarik ez lelopean antolatu dute manifestazioa batetik Usurbilgo Ituna sinatu duten partidu, sindikatu eta mugimendu sozialek eta bestetik Errausketaren Aurkako Taldeen Koordinakudeak.
Noauatik. handiago ikusteko.
Comed y bebed todos de él... Colmenero izeneko arkeologo eta epigrafistak zera irakurtzen du "ostraka" batean ( 13362b),; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE ):
O INS NIININII PAT Z
ATA RIIe ZAR
Elexpuruk, aldiz, askoz argiago irakurtzen du "ostraka" eta zera transkribitzen du:
IN NOMINE PAT
ATARE IZAN
Munduko Futbol Txapelketako lehen faseko lehen partidu txanda gaur ixten da Espainiaren partidarekin. Ondoren, iluntzean, bigarren txandakoak hasiko dira. Lehen partida hauen artetik, Mundialeko hiztegi txikia osatu dugu.
Vuvuzela jotzen Lurmutur Hirian: Creative Commons Aitortu © cc-by: Flowcomm
Pegata hau Gasteizko Kutxin topatu dut. Doraemon marrazki bizidunetako Nobita eta Shizuka baskito eta neskita gisara.
Argazkiak.org | 92ko gazteak pewgata © cc-by-sa: axiomaxio
Kataluniako Generalitateak bere jarduna sare sozialetan agertzeko gidaliburu bat idatzi eta argitaratu du. Hizkuntza irizpideak ere baditu.
Els blocs de la Generalitat es redacten en llengua catalana.