Sustatu logoa Teknologia albisteak

Windows 7: euskarazko bertsioa prest dago jada

Sustatu
2010-06-10 12:06

Euskaraketa hau, eta baita sareko Live aplikazio multzoarena (Hotmail eta abarrak), ekainaren 17an aurkeztuko dituzte, Bilboko Campos Eliseos antzokian, 19.30etan. Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua eta Montserrat Pardo Microsoft Ibericako ordezkaria izango dira aurkezpenean. Era berean, ekitaldian Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarinen Internet Kafe ikuskizuna programatu da.

Ekitaldia online jarraitzeko aukera egongo omen da, hemendik. Baina horretarako Microsoften aplikazioren bat instalatu beharra dago: ez da bideo streaming ireki eta estandarra izango, ematen duenez.

Microsoften LIP erako aurreko euskaraketen berri:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu