Bilboko Areatzako zubiaren eskudelan giltzarrapoak jartzen hasi da jendea azken hilabeteotan. Hedatzen ari den maitasun erritual bat da giltzarrapoa itxi eta giltza ibaira botatzea.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Urtzi Jauregibeitia
Erritualaren jatorria Federico Mocciaren Tre metri sopra il cielo (1992) lanean oinarrituta omen dago, Tiber ibaia zeharkatzen duen Milvio zubian. Azalpen hau dakar euskarazko Wikipediak:
2006ko amaieran, zubia, bikoteen interesa erakartzen hasi zen, gainean duen argi langa, euren maitasun seinale bezala, giltzarrapoak zintzilikatzeko erabiltzen dutena. Erritualean, bikoteak giltzarrapoa langara eusten du, eta ondoren, euren sorbalden gainetik, giltza Tiber ibaira botatzen dute.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Zingaro
Bilbon bertan, Areatzako zubiaz gain, Zubi Zurin ere agertu dira giltzarrapoak, El Mundon agertu zenez. Urtzi Jauregibeitiak pasa den astean eta Mikel Agirregabiriak azaroan idatzi zuten honi buruz, gaztelaniaz. Orduan zeuden giltzarrapo guztien argazkiak atera zituen Agirregabiriak, eta beste detaile batean fijatu zen: Google Street Viewren irudiak ateratzen dituen autoa handik pasa zenean, oraindik ez zegoen giltzarraporik.
Uste dut, liburuaren hizenburua Ho voglia di te dela.
Hemen ketari.nirudia.com/12146 Italian, argazki bat daukazue.
Giltzarrapo? Bai, giltza eta arrapo, arrapo ala harrapau?
Atrapa, giltzatrapa? Giltzatranpa? Tranpa? Zergaitik ez kandau? Giltzakandau? Giltza jan dau? Hori ez da kandau!
Ez, ez, bakarrik kandau, besterik barik. Haaaaaaaaaa! Gizakandau! (ltz, ltz, ltz), giltza! Eta ez giza! Gizarrapo,
gizatrapo? Giltzarrapo? Joan haik popatik,euskara garbie: giltzarraapo, eta kitto, kojones!
Giltzarrapo erritual horrek niri behintzat burura ekartzen didan "maitasun" mota ez dut atsegin (itxikeria, mugazalekeria, betikokeria,...). Oso dabil maitasun "erromantikoaren", fikziozkoaren, bidetik, eta gero eta argiago dago maitasun estilo honek zelako kalteak ekartzen dituen (esaterako, harreman estua biolentziarekin).
Giltzarraporik gabeko, eta borondate aske eta arduratsuan oinarrituriko maitasuna nahiago nik.