Bideojokoak gehitu dituzte Tuentin: eskupilotan aritzeko "Jai Lai" besteak beste
Tuenti sare sozialean jokoak sartu dituzte iragan astean. Ezezagunekin edo Tuentiko zure lagunekin erabili ditzazkezu, eta, joko horien artean, deigarria egin zaigu Jai Lai izenekoa: eskupilotan aritzeko bideojokoa. Proba bat egin dugu eta bideokaptura ekarri dugu hona:
Zesta punta Jai Alai izenaz ezaguna da eta badirudi hortik hartu dutela Jai Lai izena. Mexikon ezaguna kirola, bistan da dekorazioak gehiago duela mexikarretik euskaldunetik baino. 363.399 lagunek erabili dute dagoeneko, Tuentin diotenez. Horrekin batera, beste 20 bideojoko daude Tuentin erabilgarri.
Jai Alai bideojokoa, Gipuzkoako Aldundiarena
Bada beste euskal pilotako simulagailu bat Jai Alai izenekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001ean argitaratu zuen eta UEUren softaren katalogoan dago erosgai eta baita Elkarren dendan ere. Ez dakigu zein sistema operatiborekin eta zein baldintzatan funtzionatzen duen bideojoko honek. Lehenago beste bideojoko batzuk ere egin izan zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak: Estropadak eta Mendizaleak, adibidez.
Aldaketa asko Tuentin
Lehen berritxuratze bat eman zioten Tuentiri iaz eta beste hainbat berrikuntza egiten ari dira azken boladan. Abendutik hona honako hauen berri eman dugu Sustatun:
Argazkia: Promoziokoa © cc-by: Elkar denda
Erantzunak kargatzen...