Sustatu logoa Teknologia albisteak

Komunioak, udaberriko inauteriak

leire narbaiza
2010-06-09 11:06

Izenburua irakurri eta erlijioaz berba egingo dudala pentsatuko duzue. Ez, Zer erantzi sailean idaztea tokatu zaidanez, ziur egon ez dudala katolikotasunaz hitz egingo, ezta sakramentu horretaz ere. Pena da, gauza asko baitaukat esateko jai honen gainean. Izenaz hasita (jaun hartzea, gogorra, e?) eta parafernalian amaituta. Baina stop! Nire eginkizuna arropa da!

Maiatzean izan ziren jaunartzeak gure herrietan. Ekainaren hasieran ere nonbait elizaren baten ere egin dituzte, baina, dagoeneko, ia guztiek egin dituzte. Zapatu eta domekak marinel, almirante eta emaztegai txikiz bete zaizkigu bazterrak, baita beste munstro batzuekin ere.

Niri tokatu zitzaidanean denok egiten genuen jaunartzea, katolikoak ginelako dekretuz. Ez dut ezagutzen nire adineko inor egin ez duenik. Lau bat urte gazteagoak bai, baten batzuk; gutxi, hala ere. Horregatik, eta belaunaldi ugarikoak izanda, elizak txandetan eta asteburua osoan betetzen zituzten umez. Gure txandako inork ez zeukan gaur eguneko jantzirik: mutilak praka laburretan, baina kaleko, eta neskak abituz, moja jantzita (edo kaleko); debekatuta baitzegoen mini-emaztegai arroparekin egitea.


Erridikulua lehen, erridikuluagoa orain. Umeak mozorrotzen ditugu opari batzuk jasotzearen truke, guraso eta aitita-amamak poztearren.

Eta zer esan gonbidatuez? Ez dauka izenik. Hango gorbata, udako soineko fin (sarritan estilo hortera pasatuan), sargorirako egokiagoak diren sandaliak…hotz zein bero, euri zein eguzki. Domekaz jantzita, arropa estreinatzen, guztiz out!! Ezin dut jasan!!!

Oparietara ere pasa gaitezke: bizikletak, ordenagailuak, EuroDisneyrako (arranopola!) bidaiak,…..luxua, hamar urteko umearendako. Beharbada, opari garesti horiek hainbat munstro konpentsatzeko ere izango dira; kopin beldurgarriak, esate baterako. Edo “nire lehenengo jaunartzea” liburu nakaratua...

Berba baten, erlijiosotik gutxi daukan festa, eta itxurosotik gutxiago. Jauna hartu behar badute (esamoldea ikaragarria da!) ganoraz izan dadila, barregarri geratu barik. Enfin!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu