Teknologia albisteak
1

Leroy, Youtubeko izar gasteiztarra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-06-28 : 11:06

Lain taldearen arrakastaz aritu ginen duela gutxi Sustatun, nola Youtubeko bideo bati esker eman ziren ezagutzera. Gasteiztar baten kasua, Leroy izeneko mutil gazte batena, komunikabideetan agertu da azken asteotan. 18 urterekin Youtubeko izar bilakatu da eta Miamira doa datorren astean, Beyonceren produktorearekin disko bat grabatzera. Beyonceren Hallo abestia da, hain zuzen, bere bideoan artean ikusiena.

Abesteaz gain, kitarra eta pianoa ere jotzen ditu Leroyk bere bideoetan. Leona Lewis, Craig David eta Beyonceren bertsioak abesten ditu besteak beste. Berak bakarrik normalean, baina neska batekin batera ere egin zuen bat, bakoitzak bere kasa, eta gero bi bideoak nahastu.

Bideo guztien artean 1,5 milioi bisita ditu Leroy gazteak bere Youtubeko kontuan. Myspacen ere badabil. Erromako Koliseoan abestera ere iritsi da Leroy... eraikinaren aurrean, oraingoz.

Erantzunak

gorgeous!
2010-06-28 : 17:03

Oh it's pretty incredible? Those perfect roosters, and all...

Seems we're in front of a new Alex Lumbago!

Erantzun

Sartu